Actualidad EAThink
(Euskera) Zatoz “BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN†erakusketara Donostiako Kutxa Ekoguneara!
11 May 2016
[:es]Apirilaren 19an inauguratu genuen "BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN" lelopean EAThink2015 proiektuak antolatu duen erakusketa Donostiako Kutxa Ekogunean. Bertan batu ginen Euskal Fondoako eta Kutxa Ekoguneako hainbat ordezkari. Egun horretako irudi batzuk uzten dizkizuegu bideo honetan.
Baina hau ez da inaugurazio soilean geratu ez, dagoeneko hasiak dira euskal ikastetxeak erakusketara hurbiltzen eta elikadurari loturiko kontsumo arduratsuaren inguruan hausnarketa egiten. Lehen taldea Ondarroa BHItik etorri da maiatzaren 9an (begira egun horretan atera genituen argazkietako batzuk).

Baina beraiek ez dira bakarrak izango! Vitoria-Gasteiz, Irun eta Hondarribiatik ere hurbilduko dira datozen asteetan. Zuen ikastetxearekin Kutxa Ekoguneara bertaratu nahi? Hala bada, erreserbak@ekogunea.eus helbidera idaztea besterik ez duzue erakusketa ikusteko gogoa azalduta eta, bide batez, bertan eskaintzen diren tailerrekin ikasi. Zure haurrekin modu librean joan nahi? Asteburuetan hurbildu zaitez Haur Parkera eta galdetu bertako begiraleei noiz bisita dezakezuen erakusketa egunean bertan.
Disfrutatu EAThink esperientziaz!!! [:]

Compartir