Actualidad EAThink

(Euskera) Uliako Lore-Baratzak: Nekazaritza herritarrengandik hurbilago

05 Nov 2015
2008an mintegi izateari utzi zionetik etxalde hau itxita egon da eta urteak igaro dira inongo erabilpenik eman gabe. Donostiako Uliako Auzo-Elkarteak 2015ean lortu ditu parkeko giltzak Uliako Lore-Baratzak martxan jartzeko aukera ahalbidetuz. Duela egun gutxi ospatu dute beraien "Udazkeneko Jaialdia" baina�zer eskeintzen digu gune berri honek? Parkea irekiz, Ulian jendeak elkar ezagutzeko eta bizitzeko topagune bat izatea lortu nahi dute. Espazio publikoaren beste kudeaketa bat egitea posible dela erakutsi nahi dute lursaila baratze gunetan antolatuz, eta gure elikagaien jatorria eta dugun nekazaritza ereduaren hausnarketa gune bilakatuz, EAThink2015en filosofiarekin bat egiten duen ideia. Bioaniztasun handiko lorategia ere badute. Honek, ingurugiro heziketarako leku aproposean bilakatzen du. Bertako zuhaitzak zaindu eta negutegiak erabiliz, biziz eta kolorez betetzen dute parkea. Paseoa probestuzbeste ekimenetako batetaz ere goza daiteke: aintzinako ur-biltegien bisita gidatuak. Bertan, Herritarrek parkearen historia eta aurrekarien berri izaten dute, Soroborda ur-biltegiko ezaugarriak ezagutuz eta Buskando izeneko biltegi barnekaldean murgilduz. Bisita gomendagarria guztiz baina ez ahaztu aldez aurretikizen emateaz!! Informazio gehiago izan nahi baduzue hemen duzue beraien webgunea.
Share  Compartir