Actualidad EAThink

(Euskera) UEUko EAThink jardunaldira etorri nahi duzu?

23 May 2017
[:es]

Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa dela uste duzu?

Gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatu nahi zenituzke baina ez dakizu nola?

EAThink proiektuak Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) batera Uztailaren 10ean Eibarren antolatu duen jardunaldia da bilatzen zenuena!!

Dohaineko jardunaldia!!

Zein erraminta ikasi ahalko duzu EAThink jardunaldian?
  • Herri eskolatik elikadura burujabetza lantzeko oinarriak eta marko teorikoa.
  • Eskola baratzeak garatzeko tailer praktikoa: Bizi Baratzea proiektuko Jakoba Errekondoren eskutik ikastetxeetan ikasturtearen erritmoetara egokitutako eskola baratzeak antolatzen ikasteko tailer praktikoa.
  • Elikadura ikasgelan lantzeko tailer praktikoa: EAThink proiektuan garatu diren tailerrak irakasleek beraiek ikasgelan garatu ahal izateko tailer praktikoa egingo da Donostiako Kutxa Ekoguneko Maialen Sistiaga hezkuntza teknikariaren esku, ikasleekin elikaduraren interdependentzia globalak, bertakoa eta sasoikoa jatearen garrantzia eta kontsumo arduratsua jorratzeko tresna didaktikoak landuko dira.
  • Esperientzia praktikoen mahai-ingurua: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan elikadura zeharka edo zehazki landu dituzten bi esperientzia praktiko aurkeztuko dituzte horiek garatu dituzten irakasleek, arazo-ebazpenean oinarritutako proiektuetan indar egingo da.

Guztia esperientzia elkartrukea eta tailer praktikoen bidez!!! Material didaktiko guztia emango dizugu gainera zuretzako, apunteak hartu beharrik ez beraz!

Zein izango da ordutegia?

Zein da eguneko egitaraua?

Non eman behar dut izena?

Informazio guztia (izen ematea barne) honako estekan topatuko duzu: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1056/Hezkuntza%2Bformalean%2Belikadura%2Bsubiranotasuna%2Blantzeko%2Berremintak Animatu eta eman azkar zure izena jardunaldia galdu nahi ez baduzu! Ah!! Bazkaria ere gure esku joango da, Lakari Kooperatibak menu goxoa prestatuko digu.[:]
Share  Compartir