Actualidad EAThink
(Euskera) Tentazio berdea
14 Ene 2016
[:es]
VSF Justicia Alimentaria Globaleko zuzendari den Javier Guzmanek artikulu interesgarria idatzi du prentsan azken egun hauetan. Berri horretan, Espainiako nekazaritza ekologikoaren inguruko erreflexio kritikoa egiten du, batez ere azken urteotan supermerkatu handietan eman den elikagai mota honen kontsumoaren igoera.
Denda handi horietan produktu ekologikoak erostean betiko sistema indartzen dugu (Km0 ez dena, deforestazioa ekiditen ez duena, lurren pilaketa bermatzen duena, ur-baliabideen gehiegizko ustiapena sustatzen duena, langileen esplotazioa dakarrenaâ?¦). Bere aburuz, kontsumo berde mota honen irudi onuragarria eraitsi behar da tokiko produkzio eta gertuko komertzializazioari begira.
EAThink2015 proiektuan ideia hau bultzatzearen aldeko gara badakizue. Bota begirada bat artikulu honi, gomendagarria guztiz.[:]


Compartir