Actualidad EAThink
(Euskera) Tailerren ostean ikas-aktibitateak: landutako gaia ohiko ikas eredutik praktikan jartzeko aukera
26 May 2016
[:es]EAThink proiektuko aktibitateak ez dira gelan gaia jorratzearekin amaitzen. Horietako askotan gelaz kanpo ere ikasten dute. Bota begirada bat honako adibideei:
IPI SANSOMENDI: sasoiko produktuak eta produktu naturalen ekoizpena
Gasteiztarrek badakite zer den ikasgelan jorratutako tailerrez gain irakatsitakoak praktikan jartzen. Sasoiko produktuen inguruan azoka bat bisitatu dute baserritarren produktuak ezagutzeko, hiriko baratze batera joan dira landatuta zer duten ikusteko eta auzoko fruta-denda batera hurbildu dira zer-nolako eskaintza duten ikusteko.
Inguruko mendi batera ere irten dira perretxikoak jaso eta ezagutzera. Horren ondoren perretxikoen sailkapena egin zen eta jangarriak zirenak sukaldatu eta prestatu dituzte.

Zapore ezberdinetako jogurt ekologikoak prestatzera ere animatu dira, CO2 emisiorik gabeko sukaldatze batekin!!
SAN VICENTE DE PAUL IKASTETXEA: hondakinen beheratzea
Hamaiketako garaian sortzen diren hondakinak gelan aztertu ostean, iruindarrek eguneroko ogitartekoak, gailetak eta halakoak eramateko oihalezko poltsa egin dute. Kontsumo arduratsu baten barruan hondakinen kopurua beheratzearen jabe egin dira ikasleak.
KUTXA EKOGUNEA: baratzea landatu eta kontsumoaren inguruko ikasketa
EAThink proiektuan parte hartzen duten ikastetxetako haur eta gazteak Kutxa Ekoguneara hurbiltzen ari dira bertan dugun "Bertokoa jan, Mundua buruan" erakusketa ikustera. Baina ez da bisita honekin amaitzen bertan egiten dutena. Modu didaktikoan eta paisaia natural batez inguratuta, baratzea landatzen ikasten dute eta kontsumoa "arrantza" egiten aritzen dira.

Ikusten duzue gure gazteak EAThink2015 proiektuarekin ikasi dituzten gauza piloa, eta oraindik ere geratzen zaiena!! Proiektuan parte hartu nahi? jarri zaitezte gurekin kontaktuan!!
[:]

Compartir