Actualidad EAThink
(Euskera) ONDARROAKO GAZTEAK GARAPEN JASANGARRIA BULTZATZEN!
01 Sep 2015
Ondarroako Institutuko bigarren hezkuntzako ikasleak Hondakinetatik Ekimenera proiektua burutzen ari dira irakasle trebe batzuen laguntzaz. Hiritartasun irakasle Javier Crespok, Eskola Agenda21-eko koordinatzaile Lourdes Solozabalek eta teknologia irakasle Aitor Aretxagak, diziplina ezberdinak bateratu eta ikasleen eremu kognitiboa, afektiboa zein soziala lantzen ari dira ekimen honen bitartez.
Euskadi Irrati Telebistak Iurretan zituen antena zaharrak eguzki labe bihurtu eta Afrikara bidali nahi dituzte energia jasangarrien aldeko teknologia berrien adibide bezala. Hasieran antenak berrerabiltzea bazen helburua, gero teknologia garbiak sortzea ere bilakatu da; azkenean, Urko Punto gobernuz kanpoko erakundearen bitartez, eguzki labeak Senegaleko eta Maliko bi ikastetxeetara bidaltzeko asmoa dute. Maiatzak 23an Antxoa Egune ospatu zen Ondarroan eta ikasleek labeak probatzeko aukera izan zuten; arrakasta nabarmenarekin.
Proiektuak ezagutza anitz lantzen ditu, halaber, hiritartasun globala, ingurumena, energia jasangarriak, hizkuntzak eta beste herrialdeekiko lankidetza. Eathink2015 proiektuan parte hartzen ari dira eta erabiltzen duten metodologia Problem Based Learning edo Arazoetan Oinarritutako Heziketa da; honen bitartez, ezagutzak bereganatu eta tokiko errealitatea hobetzeko ekimenak asmatzen dira, Eathink2015 proiektuaren helburuekin bat eginez. Aupa Ondarroako Institutua!

Compartir