Actualidad EAThink
(Euskera) ONDARROAKO GAZTEAK EGUZKI-LABEEKIN SUKALDATZEN!
14 Feb 2017
[:es]Ondarroa BHIko ikasleak Hondakinetatik Ekimenera proiektua burutu zuten 2015-2016 ikasturtean irakasle trebe batzuen laguntzaz. Hiritartasuna irakasgaiko irakasle zen Javier Crespok, Agenda21eko koordinatzaile zen Lourdes Solozabalek eta Teknologia irakasgaiko irakasle zen Aitor Aretxagak, diziplina ezberdinak bateratu eta ikasleen eremu kognitiboa, afektiboa zein soziala landu zuten ekimen honen bidez.
Euskadi Irrati Telebistak Iurretan zituen antena zaharrak eguzki-labeak bihurtu zituzten. Hasierako helburua antenak berrerabiltzea bazen ere, teknologia garbiak sortzea ere bilakatu zen. Sortutako eguzki-labeak Urko Punto gobernuz kanpoko erakundearen bitartez, eguzki labeak Senegaleko eta Maliko bi ikastetxeetara bidali zituzten.
2015eko maiatzaren 23an Antxoa Egune ospatu zen Ondarroan eta ikasleek herritarren aurrean labeak probatzeko aukera izan zuten; arrakasta itzela! Aupa Ondarroako Institutua!

Zure ikastetxean edota etxean eguzki-labe bat nola egin dezakezun jakin nahi? Deskargatu ikas-unitatea gure webgunean (egin klik hemen) eta sukaldatu edonon eguzkiaren berotasuna baliatuz.
[:]

Compartir