Actualidad EAThink

(Euskera) Martxan dira EAThink proiektuaren dirulaguntzak “BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN” erakusketaz gozatzeko

02 Dic 2016
[:es]"BERTOKOA JAN, MUNDUA BURUAN" EAThink2015 proiektuaren erakusketa Donostiako Kutxa Ekogunean ikusgai dago 2016ko apiriletik. Tolosan ere izan genuen eta agian, zuk nahi ezkero, zure herri edo hirian ere egon daiteke. Erakusketa hau bisitatuz eguneko txangoa antolatu nahiko zenuke ikasleekin? EAThink proiektuak horretarako dirulaguntzak emateko deialdia abian jarri du! Kutxa Ekogunean burutzen dituzten beste tailer batzuk ere egin ahalko dituzue eta egun paregabea pasa. Modu interaktiboan egituratu den erakusketa honek gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu, horretarako gure elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz. Izan ere, erakusketa soil bat baino, jolas kolaboratibo bat dela esan daiteke. Bertan, gazteak taldeka jarrita, pista ezberdinak jasoko dituzte: batzuk irakurtzekoak, besteak ukitzekoak, usaintzekoak, ikustekoak? eta haiek erabiliz hainbat kontzeptu landu eta asmatu beharko dituzte. Dena den, sari nagusia lortzeko talde guztien lana beharrezkoa izango da, kontzeptu guztiak batzen dituen "hitz gakoa" azaleratzeko. Dirulaguntzak eskatu nahi badituzu edota erakusketa zure udalerrira hurbiltzea nahiko bazenu eathink2015@euskalfondoa.org helbidera emaila bidali eta kontsultatu baldintzak. Animatu eta gozatu EAThink esperientziaz!!![:]
Share  Compartir