Actualidad EAThink

(Euskera) 'La ruta del tomàquet' – Elikadura Subiranotasunaren inguruko hausnarketa

28 Dic 2015
Tomatea gure otorduetan kontsumitzen den barazki garrantzitsuenetarikoa da. Katalunian aspaldidanik landatu da eta garrantzi handikoa izan da kataluniar baserritarren ekonomian. Gaur egun tomate kantitate handiak kontsumitzen jarraitzen da, baina horietatik %14a baino ez da Bartzelonako probintzian ekoiztutakoa Mercabarnanaren salmenta-datuen arabera.  Are gehiago, urtetik urtera gero eta gutxiago ekoizten da bertan. Uda garaian, hau da, produkzioa gorenean dagoenean, tomate kantitate handiak iristen dira atzerritik salneurri oso baxuetan, kataluniar tomatearen lehiakortasuna murriztuz.  Azken 7 urtetan, barazki honen bertako produkzioaren %40 deuseztatu da. "La Ruta del Tomàquet" dokumentalaren bidez tomate horien jatorriarekin harrituko gara.  Herrialde horietara bidaia egingo dugu eta hain merke ekoiztea nola den posible ulertzen saiatuko gara, baita bertako gizartean eragin ditzaketen arazoak ere. EAThink2015etik "La Ruta del Tomàquet" dokumentala ikusteko gonbitea egiten dizuegu, hausnarketarako aukera bikaina.
Share  Compartir