Actualidad EAThink
(Euskera) Janaria alferrik botatzearen eskandalua
05 May 2016
[:es]Janaria alferrik ez botatzearen kulturan hezi gaituzte, munduan milioika pertsona daudela gosetea pairatzen eta ezin dugula halakorik egin. Datuei begiratuz, munduko biztanleriaren %12ak maila bateko edo besteko gosetea pairatzen du. Hala ere, ekoizten den janariaren herenak zakarrontzian amaitzen du.
Balio ez duena zakarretara doa: salmentarako osasun araudiak betetzen ez dituzten fruitu, barazki eta haragitik etxean ditugun hondakin txikietara. Baina hondakin horiek ez dira modu egokian tratatzen askotan. Hondakinak lekuz aldatzen dira eta nonbait utzi kutsadura handiagoa eraginez.
EAThink proiektutik 2012an Frantzian plazaratu zen dokumental hau behatzea gomendatzen dizuegu problematikaren dimentsioaz hausnartzeko aukera izan dezazuen. Baina arazoa azaleratzeaz gain, dokumental honek elikagaien kontsumo arduratsua sustatzen du eta sortzen diren hondakinen inpaktua txikiagotzeko neurriak azaldu ere. Freeganismoa bezelako kontzeptuak ere jorratzen dira bertan.
https://www.youtube.com/watch?v=SIwT4H-MAcg
Gizarte mugimenduen presioaren eraginez, Frantziako Asanblada Nazionalak janaria alferrik botatzearen aurkako neurriak hartu zituen 2015ean. Besteak beste, supermerkatuetan janaria botatzea debekatu da eta jantoki sozialetara bideratu beharko dute, edota baserrietara bidali bertako animaliak elikatu edota nekazal ongarriak ekoizteko. Posible al da Euskal Herrian halako zerbait lortzea? Zer egin dezakegu gutako bakoitzak ahal dugun einean janaria alferrik ez botatzeko? EAThink proiektuan burubelarri gabiltza honelako gaiak jorratzen baina seguru topatuko dituzuela zuen etxe eta herri inguruan gaia jorratzen duten gizarte mugimendu edota kontsumo taldeak. Animatu eta hurbildu hauetakoren batera!![:]

Compartir