Actualidad EAThink

(Euskera) Iraultza berdea: onuragarria ala ez?

02 Feb 2016
[:es]Iraultza berdea 1940eko eta 1970eko hamarkada bitartean nekazaritzaren ekoizpena asko handitu zuen ikerketa, garapen eta teknologia berrikuntzen multzoa izan zen. Guztiz beharrezko eta arrakastatsu bihurtu zen munduko hainbat herrialdek gosete latza pairatzen zuten garaian. Hauek izan ziren iraultza berdearen oinarri nagusiak:
  • Uzta handiak ematen dituzten zereal aldaeren garapena.
  • Ureztatze azpiegituren hedapena.
  • Kudeaketa sistemen modernizazioa.
  • Hazi hibridoen banaketa.
  • Ongarri sintetikoen hedapena.
  • Pestiziden orokortzea.
Norman Borlaug agronomo estatubatuarra hartu izan da iraultza berdearen aitatzat. Bere ezagupenek nekazaritza ikusteko beste modu bat eragin zuten, iraupeneko jarduera izatetik merkataritzarako sektore izatera igaroz. Gosete handiak ekidin  ziren baina, hain onuragarria izan al zen? Hainbat aditu dira Iraultza Berdearen aurkako azaldu izan direnak. Arrazoi ugari eman dituzte horretarako, besteak beste:
  • Ongarrien banaketa eta ureztatzea ahalbidetzeko energia kontsumo praktika intentsiboak.
  • Pestiziden erabilerak eragindako lurzoru eta uren kutsadura. Osasun arazoen igoera.
  • Bestelako kontsumo motetarako ur-baliabideen murrizketa. Lakuen eta ibaien idortzeak eragindako ekosistemen murrizketa ere bide batez.
  • Monolaborantzak eragindako biodibertsitatearen murriztea.
  • Gizarte desberdintasunen handitzea (tokiko ekoizle txikiek ez dute ongarri, pestizida, hazi eta teknologia berri horietarako sarbiderik izan).
Bota begirada bat bideo honi aldeko eta kontrakoen iritziak entzun nahi badituzu.   EAThink proiektuan gai honen inguruko eztabaida luzatu dugu gure haur eta gazteen artean (bota begirada bat euskal heziketa zentru ezberdinetan burutzen ari diren tailerrei). Jasangarria den Iraultza Berdearen aldeko apustua egiten dugu, gizartearen eta ingurumenaren onurarako den iraultzaren aldeko lanean. Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan eta gustura asko arituko gara elkarlanean.[:]
Share  Compartir