Actualidad EAThink
(Euskera) IPI SANSOMENDI – EAThink2015 proiektuarekin bat
03 Dic 2015
Vitoria-Gasteizko IPI Sansomendiko neska-mutilak burubelarri dabiltza EAThink2015 proiektuan. Aste hauetan elikadura-segurtasuna eta â??burujabetza ardatz duten tailerrak egiten ari dira. Hona hemen adibide batzuk:
SASOIAN SASOIKOA
Tailer honetan kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria ezagutzen ari dira. Honekin batera, garaiko produktuen, produktu ekologikoen eta hiri-baratzek duten garrantziaz ohartzen ari dira eta sasoiko produktuen kontserbak egiten ikasten ari dira, marmelada bezalako produktuekin esaterako.
Klase teorikoez gain, aurreko batean blog honetan bertan aurkeztu genizuen Garaikoa aplikazioa erabiltzen ikasi dute, hiriko merkatu batera hurbildu dira bertan salmentan dabiltzan baserritarrekin solastera eta, ondoren, baratze ekologiko bat bisitatuz.
ONDDOEN BALIOA EKOSISTEMETAN. "PERRETXIKO JASANGARRIA" EKOIZTEN
Onddoen munduari ere egin diote tartetxo bat. Tailer honetan onddoek ekosistemetan duten garrantzia ikusten ari dira eta ekonomia urdinaz ere ari dira solasean (gure beharren produkzioan ekosistemen antzera jokatu, ardura partekatuaz eta ondorengo belaunaldiekiko errespetuz). Auzoko taberna eta kafetegietan ere ibili dira kafe ondarrak eskatuz (hondakin organikoak) pleorotus onddoak laborategian ekoizteko.
Honen inguruko horma-irudi bikaina ere egin dute!! Datorren astean ikasgelan ikasi eta ikusitakoa mendian bertan ikusi ahal izango dute modu naturalean.
Ikusten duzue gure gazteak EAThink2015 proiektuarekin ikasi dituzten gauza piloa, eta oraindik ere geratzen zaiena!! Hasi baino ez dira egin eta beste hainbat burutapen dituzte dagoeneko, yogurren ekoizpen ekologikoa esaterako. Baina hori hurrengo egunen batetarako utziko dugu. Aupa zuek!!
Mila esker IPI Sansomendiko irakasle taldeari, lan polita egiten ari zarete benetan.

Compartir