Actualidad EAThink
(Euskera) IPI SANSOMENDI – EAThink2015 proiektuarekin bat
20 Mar 2017
[:es]Gasteizko IPI Sansomendiko neska-mutilak burubelarri dabiltza EAThink2015 proiektuan. Aurreko ikasturtean elikadura-segurtasuna eta â??burujabetza ardatz duten tailerrak egin zituzten eta aurtengo ikasturtean horietako batzuen esperientzia errepikatzen ari dira eta tailer berriak sortzekotan dabiltza.
Ekimen ugari egin dituzte EAThink2015 proiektuaren barruan baina goazen berriro ere ikustera nolako tailerrak egin zituzten aurreko ikasturtean:
GABONETAN GEREZIAK
Tailer honetan kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria ezagutu zituzten. Honekin batera, garaiko produktuen, produktu ekologikoen eta hiri-baratzek duten garrantziaz ohartu ziren eta sasoiko produktuen kontserbak egiten ikasi, marmelada bezalako produktuekin esaterako.
Klase teorikoez gain, aurreko batean blog honetan bertan aurkeztu genizuen Garaikoa aplikazioa erabiltzen ikasi zuten, hiriko merkatu batera hurbildu ziren bertan salmentan dabiltzan baserritarrekin solastera eta, ondoren, baratze ekologiko bat bisitatuz.
ONDDOEN BALIOA EKOSISTEMETAN. "PERRETXIKO JASANGARRIA" EKOIZTEN
Onddoen munduari ere egin zioten tartetxo bat. Tailer honetan onddoek ekosistemetan duten garrantzia ikusi zuten eta ekonomia urdinaz ere ibili ziren solasean (gure beharren produkzioan ekosistemen antzera jokatu, ardura partekatuaz eta ondorengo belaunaldiekiko errespetuz). Auzoko taberna eta kafetegietan ibili ziren kafe ondarrak eskatuz (hondakin organikoak) pleorotus onddoak laborategian ekoizteko.
Honen inguruko horma-irudi bikaina ere egin zuten!! Hurrengo astean ikasgelan ikasi eta ikusitakoa mendian bertan ikusi ahal izan zuten modu naturalean.
Ikusten duzue gure gazteak EAThink2015 proiektuarekin ikasi dituzten gauza piloa, eta oraindik ere geratzen zaiena!! Aupa zuek!!
Mila esker IPI Sansomendiko irakasle taldeari, lan polita egiten ari zarete benetan.[:]

Compartir