Actualidad EAThink
(Euskera) Ikasleak eraldaketaren super-heroiak: “Zer jan, hura izan†bideo lehiaketako irabazleak
16 May 2017
[:es]Elikadura ohitura jasangarriak zabaltzea zen Euskal Fondoak sustatutako ??EAThink2015- bertokoa jan, mundua buruan?? eskola-lehiaketaren helburua. Altzoko Imaz Bertsolariko ikasleek lanarik onena sinatu zuten, eta haiek ere protagonista bihurtu dira bideoa "Zer jan, hura izan" lelopean eta era profesionalean grabatzeko orduan.
Kontsumo arduratsua eta ohituren aldaketa hari nagusiak dira kontzientziaz beteriko super-heroi gogotsu baten (askoren) historian, gutariko edonor izan daitekeen super-heroi baten historian. Ikasleek egiten dituzten elikadura hautuetan kontzientzia kritikoa sustatu eta eredu aldaketan izan dezaketen protagonismo aktiboa azpimarratzen du bideoak. Nola geratu den ikusi nahi baduzu egin klik irudian:
Bideo profesionalaren grabazioaren Making-off ikusi nahi baduzu: http://eathink2015.org/es/euskera-eathink-bideo-lehiaketako-irabazleekin-profesionalki-grabatu-dugu-eta-begira-zein-itxura-izango-duen/
Bideo originala ikusi nahi baduzu: https://www.youtube.com/watch?v=DUX4LQKVCZc&feature=youtu.be
Orain, bideoa Europako beste hainbat herrialdetan irabazi duten beste bideoekin lehiatuko da, eta Euskal Herrian zein Europan zehar zabalduko da. Gainontzeko herrialdeetako bideoak ikusi nahi badituzu adi datozen astetan gure blogari!.[:]


Compartir