Actualidad EAThink
(Euskera) Ikas- aktibitateak eta ikasle-ekimenak antolatzeko laguntzen deialdi berria ireki dugu!
[EUS]: Ikasgelan lantzen dena ikasgelatik kanpoko jarduerekin indartzea du helburu deialdi honek. EAThink proiektuan elikadurari buruz hausnartuz parte hartzen baduzue (edo parte hartu nahi baduzue) orain zuen ikasleekin ikas-aktibitateak eta ikasle-ekimenak antolatzeko aukera paregabea duzue.
Zein laguntza ematen du EAThink proiektuak? Zeintzuk dira baldintzak? Zer egin behar da laguntza eskatzeko?
Deialdiaren informazio guztia honako esteketan topatuko duzu: (.pdf | 330 Kb)
-
Ikas-aktibitateen kasuan zer egin behar da?
- Landu elikadura ikasgelan (ikas-unitate edo tailer baten bitartez)
- Pentsatu ikasgelan landutakoa indartzeko balio duen aktibitate batean: bisita gidatuak, eztabaida saioak, hitzaldiak, tailer gehigarriak… (gaia landu baino lehen egitea ere bada).
- Egin eskaria “IKAS-AKTIBITATEAK – ESKAERA ORRIA” inprimakia betez.
- Eta gozatu ikasgelarekin batera elikadurari buruz ikasten eta hausnartzen!
Ikasle-ekimenen kasuan zer egin behar da?
- Landu elikadura ikasgelan (ikas-unitate, tailer edota ikas-aktibitate baten bitartez)
- Pentsatu ikasgelan landutakoarekin ingurukoen kontzientziak astintzeko ekimen batean: hormairudiak, kantuak, antzerkiak, protestak…
- Egin eskaria “IKASLE EKIMENAK – ESKAERA ORRIA” inprimakia betez.
- Eta eman aurrera ikasleen ekimena!
Zein ikas-aktibitate mota aurkeztu daitezke? Oso ekintza ezberdinak proposatu daitezke, betiere, ikasgelan aurretik landutako edo aurrerago landuko den gai batean sakontzeko balio baldin badu. EAThink proiektuarekin ere harremana izan beharko dute kasu honetan, beraz, elikadurarekin edo elikagaien ekoizpenarekin harremana izatea lehenesten da. Hona hemen hainbat adibide: ikastetxean ikasleek ortu bat prestatu, landu edo garatzea, baserri ekologiko bati bisita, auzo-ortu bat ezagutzea, kontsumo talde baten funtzionamendua ezagutzeko ikustaldia, nekazari edo abeltzain batekin elkarrizketa bat antolatzea, gaia lantzen duen GKE baten proiektuak ezagutzeko solasaldia eta ikasle zein irakasleei bururatzen zaizkien beste hamaika ideia! Oso ekintza ezberdinak proposatu daitezke baina, betiere, ikasgelan aurretik landutako edo aurrerago landuko den gai batean sakontzeko izango dira laguntzak.
Noiz arte aurkeztu daiteke eskaera? Deialdi irekia da baina ez utzi berandurako! Animatu eta bidali zuen eskaera!!
Izen emateak eta informazio gehigarria: eathink2015@euskalfondoa.org
Mila esker!!


Compartir