Actualidad EAThink

(Euskera) Ikas- aktibitateak antolatzeko laguntzen deialdi berria ireki dugu!

22 Feb 2017
[:es]EAThink proiektuan parte hartu duzu? Oraindik ez duzu EAThink proiektuan parte hartu? Ez galdu zure aukera eta jarri zaitez gurekin kontaktuan eathink2015@euskalfondoa.org emailera idatziz. ZEIN IKAS-AKTIBITATE MOTA AURKEZTU DAITEZKE? Eathink proiektuarekin harremana izan beharko du aktibitateak, hau da, elikadurarekin edo elikagaien ekoizpenarekin. Hona hemen hainbat adibide: ikastetxean ikasleek ortu bat prestatu, landu edo garatzea, baserri ekologiko bati bisita, auzo-ortu bat ezagutzea, kontsumo talde baten funtzionamendua ezagutzeko ikustaldia, nekazari edo abeltzain batekin elkarrizketa bat antolatzea, gaia lantzen duen GKE baten proiektuak ezagutzeko solasaldia eta ikasle zein irakasleei bururatzen zaizkien beste hamaika ideia! Oso ekintza ezberdinak proposatu daitezke baina, betiere, ikasgelan aurretik landutako edo aurrerago landuko den gai batean sakontzeko izango dira laguntzak. ZEIN LAGUNTZA EMATEN DU EAThink PROIEKTUAK? ZEINTZUK DIRA BALDINTZAK? ZER EGIN BEHAR DA LAGUNTZA ESKATZEKO? Deialdiaren informazio guztia honako esteketan topatuko duzu: NOIZ ARTE AURKEZTU DEZAKEZU GURE ESKAERA? Epea martxoaren 30 amaituko da. Dena den, lehenago gauzatu nahi den ekintzaren bat aurkezten bada hau ere modu berezian baloratu ahal izango da. Animatu eta bidali zuen eskaera epea amaitu baino lehen!![:]
Share  Compartir