Actualidad EAThink

(Euskera) Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxea EAThink bideo-lehiaketaren 2.saridunak!

28 Mar 2017
[:es]Euskal Fondoak sustatutako â??EAThink2015- bertokoa jan, mundua buruanâ?? eskola-lehiaketaren irabazlea zein den ezagutu dugu baina epaimahaiak bigarren sari bat baita ematea erabaki du. Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxeko 4DBHko neska talde batek "Ez utzi engainatzen" bideoari esker zilarrezko domina lortu du. Epaimahaiak bideo honek gaiaren harira azaldu duen mezu kritikoa nabarmendu du: kontsumitzen ditugun elikagaien informazioa bilatu, irakurketa kritikoa egin eta produktu naturalen aldeko apustua bultzatu. Bideo ikusi nahi baduzu egin klik honako irudian! Sari honi esker ikasgela osoak Donostiako Kutxa Ekogunean egun osoko txangoaz gozatzeko aukera izango du. Mila esker zuen sorkuntzagatik eta ea hurrengoan urrezko domina irabazten duzuen! Bideo lehiaketako lehen saria nork eraman zuen ez al dakizu oraindik? Egin klik hemen erantzuna jakiteko![:]
Share  Compartir