Actualidad EAThink

(Euskera) Garaikoa – Sasoiko barazki eta frutak ezagutu nahi?

25 Nov 2015

Eathink2015ko kideak umeak bezala gabiltza aurkikuntza berri honekin!! Garaikoa gure eskualdeko eta Espainiar Estatuko sasoiko barazki eta frutak zeintzuk diren ezagutzeko aplikazio aparta da.Baita garaiko produktu horiekin egin ditzakezun errezetak ezagutzeko. Kutxa Ekoguneari esker eskuragai dugun aplikazio honek garaiko elikagaiak kontsumitzea denontzat onuragarria dela erakusten digu. Baina zergatik diogu guzti hau? Erantzuna argia da:
  • Zaporetsuak eta elikagarriagoak dira.
  • Tokiko ekonomia sustatzen laguntzen dute.
  • Ingurumenarekiko jasangarriak dira.
  • Gure paisaia mantentzen laguntzen dute.
Pisuzko arrazoiak dira, ez duzu uste? Ba animatu eta jaitsi zure mugikorrean aplikazio zoragarri hau!!! Aplikazioa Android eta IOSentzat duzu eskuragarri.
Share  Compartir