Actualidad EAThink

(Euskera) Euskal irakasleak Milaneko Expoko EAThink mintegian

17 Feb 2017
[:es] erakusketa lorategia Proiektuaren gora beherak azaldu ondoren, 14 herrialdeetako esperientziak ezagutu zituzten (12 Europako eta 2 Afrikakoak), baita feria eta Milan bisitatu ere. Euskal Herriko partaideak ezagutzeko eta proiektuaren hastapenak definitzeko balio izan zien bidaiak. Garapen jasangarria eta elikadura burujabetza gaiak garatu behar zituztela ikusi zuten, kurrikulumean txertatu eta beste herrialdeekin partekatu zituzten honen inguruan jorratzen ari ziren esperientziak: unitate didaktikoak, proiektu integratuetako jarduerak, sentsibilizazio kanpainak� Eguzki-labea ere erakutsi zuten! Ez dakizu zertaz ari garen? Argibide gehiago honako blog estekan. eguzki-labea-erakusten-2 eguzki-labea-erakusten Expomilan2015 ferian EAThink proiektuko Food Cloud Exhibition erakusketa ikusteko aukera izan zuten baita. fce-milanenfce-milanen-2 2016ko apirilean Euskal Herrian erakusketa honen erreplika bat egin genuen eta Donostiako Kutxa Ekogunean ezarri zen "Bertokoa jan, mundua buruan" lelopean . Gaur egun ere han jarraitzen du. Erakusketaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue (nor joan daiteke, zer egin behar da bertaratzeko�) honako blog estekan topatuko duzue informazio gehigarria.[:]
Share  Compartir