Actualidad EAThink

(Euskera) Elikadura burujabetza bestelako bizimodu baten alde – Donostia, Azaroak 30

19 Nov 2015
Badirudi elikadura burujabetzaren gaia modan dagoela azkenaldian! Aurrekoan EAThink2015etik proposatu genizuen jardunaldiaz gain beste ekimen batekin gatoz gaurkoan. "Soberanía Alimentaria para otros modelos de vida" mintegia antolatu dute Donostian datorren azaroaren 30ean Alboan Elkarteak eta REAS Euskadik, Bizilur Elkartearen kolaborazioarekin eta Garapen Lankidetzaren Agentziaren finantziazioarekin. Jardunaldi honetan, gaur egungo nekazale-salerosketak nekazal munduan eta aldaketa klimatikoan dituen ondorio suntsitzaileak jorratuko dituzte, eta horren kontrajarrera moduan garatzen ari diren Kolonbia bertako eta gure inguruko esperientziak entzuteko aukera izango da, gizateriaren eta naturaren jasangarritasuna zentruan jartzen duten esperientziak. Bizilur Elkartearen kolaborazioarekin eta Garapen Lankidetzaren Agentziaren finantziazioarekin EAThink2015 proiektutik mintegira hurbiltzeko gonbitea egiten dizuegu. Informazio gehiago nahi baduzue hemen duzue eskuragarri programa osoa. Jardunaldietan izen emateko bidali emailbat accionpolitica@alboan.org helbidera edo deitu 94 415 11 35 telefono zenbakira azaroaren 27a baino lehen.
Share  Compartir