Actualidad EAThink

(Euskera) Elikadura 21: apirilaren 24-26 bitartean Gasteizen

20 Abr 2017
[:es]XXI. mendean elikadurak izango duen etorkizuna eta nekazaritzak izango dituen erronkak aztertuko dira Gasteizko Europa Jauregian datorren apirilaren 24-26 bitartean. Eztabaida aberasteko, sektoreko hainbat ikuspegi batuko dira: nekazariak, arrantzaleak, erakunde publikoak, ikerketa, etab. Mundua nola elikatu, erronka hori eztabaida historikoa da, baina topaketa honek badu berrikuntzarik: posible den ala ez den eztabaidatzea baino harago joateko asmoa du. Zehatz-mehatz gaur egun nola egiten ari garen aztertu nahi da; zer jardunbide dauden abian eta zer ondorio eragiten dituzten; nola ari den egia bihurtzen elikadura-burujabetzaren ikuspegia; elikadura-sistemaren inguruko aktibismoarekin eta ikerkuntzarekin, elkarren esperientzietatik zer ikas dezakegun etorkizunerako bidea definitzeko� Gaur egun agroelikadura-sistema globalak eragiten duen krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozialaren larritasuna ikusita, beharrezkoa da egungo testuingurua aztertzea. Hala ere, hizketaldi honen xedea azterketa horien indarra bideratzea da, etorkizunerantz zer urrats eman behar ditugun hobeto ulertzeko. Gonbitea luzatuta dago! Hizketaldiaren inguruko egitaraua eta bestelako informazioa nahi baduzue web orrialde honetan topatuko duzu: http://elikadura21.eus/eu/[:]
Share  Compartir