Actualidad EAThink

(Euskera) Ekofeminismoaren Hastapenak – Bilbao, Abenduak 1-3 bitartean

17 Nov 2015
Ekofeminismoa feminismoko zein ekologismoko elementuak biltzen dituen mugimendua dugu. Ikuspegi ekofeministatik mundu jasangarriaz hitz egitea planetako muga biofisikoak  errespetatzen dituzten bizimoduetarantz bideratzea da, bertan emakumeen menderakuntzarik egon behar ez dela kontuan hartuta. Bilboko Boluntan pentsamendu eta jardun ekofeminista aztertuko da datorren abenduaren 1etik 3ra bitartean, eta, horretarako, elikadura burujabetza zein osasuna hartuko dituzte kontuan. EAThink2015 proiektutik elikadura burujabetzaren inguruan egingo diren hitzaldi eta mahai-inguruekiko jakin-mina piztu zaigu eta hurbiltzeko gonbitea egiten dizuegu. Hala ere,  bota begiradatxo bat ikastaro osoari interesgarria baita guztiz! Ekofeminismoa egitaraua Jardunaldietan izen emateko bidali email bat mundubat@mundubat.org helbidera azaroaren 29a baino lehen.
Share  Compartir