Actualidad EAThink

(Euskera) EAThink proiektua Getxon ospatu den EDLS-European Days of Local Solidarity jardunaldian izan da

29 Nov 2016
[:es]EDLS-European Days of Local Solidarity, PLATFORMA Europako hiri eta eskualdeen Sareak sustaturiko egitasmo bat da. PLATFORMA sareak aktiboki parte hartzen du mundu osoko hezkuntzan eta nazioarteko lankidetzan, Europako Batzordearen laguntzarekin. Urte honetan, besteak beste, Parisek, Bartzelonak, Erromak, Getxok eta Vidzemek parte hartzen dute. EDLS kanpainaren barruan hainbat jarduera antolatzen dira bai eskualde-mailan bai estatu osoan, lankidetza deszentralizatua agenda globalaren elementu garrantzitsutzat jotzeari begira. Herritarrak engaiatu nahi dira horretarako, tokian tokiko erronkak mundu osoko helburuekin lotu ahal izan daitezen. Ildo horretatik, tokiko agintariei eta herritarrei kontzientzia harrarazi nahi zaie Nazio Batuen Biltzar Nagusiak 2015eko irailean ezarri zuen garapen iraunkorrari buruzko Agenda 2030 berriaren inguruan. Halaber, garapen iraunkorrerako 17 helburuak eta agenda osatzen duten 169 erronkak betetzearekin lotutako egitasmoak sustatu nahi dira. 2016ko jardunaldiaren lehen edizio honetan, Euskal Fondoak, PLATFORMAk eta Getxoko Udalak garapen iraunkorrerako 12. helburua (kontsumo- eta ekoizpen-eredu iraunkorrak bermatzea) Euskal Herrian zabaldu eta sustatu asmo izan dute eta EAThink proiektua, nola ez, halakoan ezin falta!! Proiektu ezberdinak ezagutzeko parada izan genuen eta elkarlanerako hainbat zubi eraiki genituen. Fruituak datozen hilabeteetan irtetea espero dugu!! Ondorengo estekan Euskal Fondoako kideek atera zituzten irudien bilduma bat duzue: https://vimeo.com/193527893[:]
Share  Compartir