Actualidad EAThink

(Euskera) EAThink KITeko liburuxkak eskuratu nahi dituzu? Deskargatu eta disfrutatu!!

01 Sep 2017
[:es]EAThink proiektuan egindako lan guztia KIT batean jaso nahi izan dugu eta eskuragarri duzu dagoeneko! KIT honek 3 liburuxka ditu:
  1. Ikas-unitateak: EAThink proiektuan parte hartu duten euskal irakasleek eta europar irakasleek sortutako ikas-unitateen aukeraketa sorta bat Horietan elikadura subiranotasunarekin erlazionatutako gai ugari ikasgeletan nola txertatu erakusten da, hezkuntza curriculumarekin bat. Tratatutako gaien inguruan honakoak topatu ahalko dituzue: konposta, hondakinak, aztarna ekologikoa, oinatz hidrikoa, ekonomia urdina, elikagaien interdependentzia globala, elikagaien publizitateaâ?¦
  2. Tailerrak: 2016-2017 ikasturtean zehar Kutxa Ekogunearekin elkarlanean ikastoletan burutu ditugun "Bertokoa jan, Mundua buruan" tailerrak irakasleek beraiek gauzatzeko argibide eta material sorta.
  3. Eskola baratzea: Bizi Baratzea eta Jakoba Errekondoren gomendioei jarraituz ikastolan baratze bat garatzeko argibide, trikimailu eta gomendioak.
 

Honako estekan deskargatu ahalko dituzu:

https://drive.google.com/open?id=0ByahpfovLMyna3NRYktaTWJVTVE

  Fisikoki EAEko ikastetxe guztietara bidaliko dugu datozen astetan posta bidez. Edozein zalantza edo iradokizun baduzu jar zaitez gurekin kontaktuan (eathink2015@euskalfondoa.org ) eta gustura ariko gara zurekin elkarlanean.  [:]
Share  Compartir