Actualidad EAThink
(Euskera) EAThink Kantu Lehiaketa abian da!!!
“Elikadura jasangarriaren aldeko ahotsak” lelopean EAThink proiektuaren kantu lehiaketa abian da!!
Animatu zure ikaskideak eta aurkeztu zaitezte!! Gure eguneroko jarrerak ekinez alda ditzakegu, eta horretarako gazteak ezinbesteko giltza dira. Zuen ikasgelan elikadurari buruzko hausnarketa bat egin baduzue, ikasgai edo tailerren baten bitartez, eta zuen ikaskide, auzokide edo herrikideekin hausnarketa hori partekatzeko ekintzaren bat gauzatu nahi baduzue orain sari ederrak irabazi ditzakezue!
Kantu lehiaketaren inguruko informazio guztia honako estekan topatuko duzu:(.pdf | 245 Kb)
Zer egin behar da?
- Ikasgelan elikadurari buruzko hausnarketa egin (tailerra edo ikas-unitatea).
- Elikadurari lotuta kontsumo arduratsuaren garrantziaz kontzientziatzeko kantu baten letra eta melodia sortu. Mota askotarikoak izan daitezke abestiak: bakarkakoak, taldekakoak, instrumentuak erabiliz… Nahi duten musika motaren baitan aurkeztu dezakete.
- Ikasleak kantuan grabatu, kantuan soilik edota bideoklip moduan. Grabaketak gehienez 2minutu eta 30segunduko luzera izan beharko du.
- Bideoa Youtubera igo eta eathink2015@euskalfondoa.org helbidera bidali esteka zuen ikasgelaren izenean (irakasle arduradun baten bitartez). Kantuaren letra ere bidali beharko da emailean
- Irabazi baserri eskola batean ikasgela osorako egonaldi bat!
Nor aurkeztu daiteke? Lehen Hezkuntzako DBH eta Batxilergoko ikasleak (ikasgela osoa, irakaslearen ardurapean).
Laguntzarik al dago grabaketak gauzatzeko? Bai, noski! EAThink proiektuaren baitan laguntza logistiko eta ekonomikoak ditugu. Bota begirada bat gure oinarriei.
Zein da saria? Lehiaketa irabazten duen ikasgelak BASERRI ESKOLA batean ikasgelako ikaskide guztientzat bi eguneko egonaldi bat irabaziko du, bertan euskal baserrietako zereginak ezagutzeko tailerrak burutu ahal izango direlarik. Horren ordez saria bestelakoa izatea ere adostu daiteke, betiere elikadurari loturiko kontsumo arduratsuaren gaiaren inguruan.
Noiz aurkeztu behar da? Denbora duzue, lasai! Otsailaren 24a arte duzue bideoak bidaltzeko, baina lehenbailehen izen ematea gomendatzen dizuegu! IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA: eathink2015@euskalfondoa.org
Mila esker eta zorte on!!


Compartir