Actualidad EAThink

(Euskera) EAThink jardunaldia UEUko ikastaroetan

12 Jul 2017
[:es]UEUren Udako Ikastaroen barruan "Hezkuntza formalean elikadura subiranotasuna lantzeko erremintak" jardunaldia ospatu genuen uztailaren 10ean Eibarreko Markeskoa jauregian. Esperientzia izugarria izan zen denontzat: EAThink KITaren zabalpena, irakasleen arteko trukeak, aliantza berrien sorreraâ?¦ egun oparoa izan zen! Argazki batzuk uzten dizkizuegu egun horretan izandako giroaren adierazle.

Mirene Begiristain Herri eskolatik elikadura burujabetza lantzeko oinarriak eta marko teorikoaMirene Begiristain (UPV/EHUko ekonomia irakaslea eta Agroekologia gaietan ikertzailea): Herri eskolatik elikadura burujabetza lantzeko oinarriak 

Altzoko Imaz Bertsolaria Herri Eskola eta Vitoria-Gasteizko Olabide Ikastola: Ikastolen esperientzia praktikoen mahaingurua

 

Maialen Sisitiaga (Biologian doktorea Kutxa Ekoguneko hezkuntza teknikaria) Elikadura ikasgelan lantzeko oinarriak (EAThink tailerrak)

Jakoba Errekondo (Nekazaritzan aditua. Bizi Baratzea proiektuko kidea): Eskola baratzeak garatzeko tailer praktikoa

Bazkari jasangarria Lakari Kooperatibaren eskutik

EAThink lantaldeko Amaia Elorzak ere UEUkoekin solasaldia egiteko aukera izan zuen. Honako estekan topatuko duzu elkarrizketa osoa: http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2017/07/10/amaia-elorza-elikadura-ez-da-interdependentzia-globalaren-ikuspuntutik-horrenbeste-lantzen/?platform=hootsuite Oraindik ez dakizu zer den EAThink KITa eta nola eskuratu dezakezun? Informazio guztia honako estekan topatuko duzu: http://eathink2015.org/es/euskera-eathink-kiteko-liburuxkak-iritsi-dira/[:]
Share  Compartir