Actualidad EAThink
(Euskera) EAThink Ikas-Aktibitateak 2016-2017: Kutxa Ekoguneako tailerrak
28 Jul 2017
[:es]EAThink proiektuan ikasgelaz kanpoko esperientzien aberastasunean sinisten dugu eta honelako kanpo aktibitateen sustapena egin nahi izaten dugu.
Altzoko Imaz Bertsolariako ikasleek Kutxa Ekogunean burututako tailerrak horren adibide argia da:
"Baratze eskolako ginkana" tailerra.
- Landareen bizi zikloa eta atal desberdinak ezagutu.
- Baratzeko biodibertsitateaz eta bizidunen funtzioaz jabetu: kalteak eta mesedeak ezagutu.
- Euskal Herrian aurki daitezkeen lur mota nagusien ezagutza: hareharria, kareharria, granitoa, arbela eta marga.
- Baratzeko barazkiak gizakiez gain, beste hainbat bizidunen elikagai iturri ere badirela ulertu.
- Baratze zaintzako oinarrizko kontzeptuak ulertu.
- Eguzkia gugandik hain urrun egon arren eta Lurra eguzkiarekin konparatuta hain txikia izan arren, eguzkitiko energia asko jasotzen dugula ulertzea.
- Udako energia udarako metatu daitekeela ikustea.
- Eguzki energia erabiltzen ikastea.


Compartir