Actualidad EAThink
(Euskera) EAThink gazte boluntarioen tailerraren kronika (II)
16 Nov 2016
[:es]Atzerrian bizi edo ibili izan diren euskal gazteek beraien esperientziak munduaren ikuspegia aldatzeko baliagarriak izan daitezkeela uste dute. EAThink proiektuari esker, ikusi eta bizitakoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatzeko tailerra burutzen ari dira Azaroan zehar Donostiako Kutxa Ekogunean.
Lehen asteburuan elikadura ereduaren interdependentzia globala aztertu zuten. Aurreko asteburuan aldiz, elikagaiak ekoizteko alternatiba jasangarriak identifikatu eta eredu jasangarrien sustapenak giza garapenari dakarzkion ondorio onuragarriak landu dituzte.
Asteburu bakarra geratzen da aurretik. Azken sesio honetan parte hartzaile bakoitzaren esperientziari loturiko sentzibilizazio dinamikak diseinatuko dituzte.
Zer irtengo ote da hemendik! Adi gure hurrengo albisteei!![:]


Compartir