Actualidad EAThink
(Euskera) Eathink-eko irakasleak Milaneko Expo mintegian!
20 Oct 2015
Lau eskolatako irakasleak eta Euskal Fondoko arduraduna Milanen izan gara beste herrialdeko irakasleekin @eathink2015 topaketatan. Expomilan2015 ferian izan dira bilerak. Proiektuaren gora beherak azaldu ondoren, 14 herrialdeetako esperientziak ezagutu ditugu (12 Europako eta 2 Afrikakoak), baita feria eta Milan bisitatu ere. Euskal Herriko partaideak ezagutzeko eta proiektuaren hastapenak definitzeko balio izan digu bidaiak; zer eta nola egin behar dugu. Garapen jasangarria eta elikadura burujabetza gaiak garatu behar ditugu, kurrikulumean txertatu eta beste herrialdeekin partekatu honen inguruan jorratzen ditugun esperientziak: unitate didaktikoak, proiektu integratuetako jarduerak, sentsibilizazio kanpainak...
Lan guztia koordinatzeko eta materiala elkartrukatzeko Blog bat sortu da: http://eathink2015.org/es/
Lehendabiziko lana jarduera batzuk egitea da eta honezkero abiatu dugu. Datorren urtean Donostia2016 kontestuan topaketak egingo ditugu lanaren jarraipena egiteko asmoz.
Oskar Soto




Compartir