Actualidad EAThink

(Euskera) EAThink bideo lehiaketako bozketa egiteko ordua iritsi da!

28 Feb 2017
[:es]Amaitu da epea!! Bideo pila jaso dugu eta benetan harrituta gaude euskal gazteen irudimen, sorkuntza eta profesionaltasunarekin!! Orain bideo lehiaketako irabazlearen izena jakitea falta zaigu baina pixka bat itxaron beharko dugu horretarako. Epaimahaiaren azken erabakia martxoaren 20-24 bitartean ezagutuko dugu eta martxoko azken astean emango dugu jakitera bideo irabazlearen izena (telefonoz edota email bidez jarriko gara kontaktuan). Bideo lehiaketako irabazlea aukeratuko duten epaimahaikideak: *Juan Manuel Balerdi: Euskal Fondoako zuzendaria *Elena Sanz: Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetza Saila *David Mangana: Kazetaria eta Komunikazio aholkularia *Raúl San Román: Bideogintzan aditua. *Iker Huegun eta Amaia Elorza: EAThink lan taldeko kideak (bozka bakarra) Epaimahaiak baloratuko duena: 1/ Bideoaren helburua: "elikadura ohitura jasangarriak eta errespetuzkoak sustatzea, bereziki gazteen artean baina baita gizartean oro har". 2/ Lehenestutako hiru gaiekin harremana izatea: 1/ kontsumo arduratsua, 2/ elikatzeko eskubidea edo 3/ elikadurari loturiko hondakinen sorrera. 3/ Zabaldu nahi den mezua islatzeko duen gaitasuna eta ulerterraza izatea. 4/ Lanaren originaltasuna. 5/ Kalitate teknikoari ez zaio lehentasuna emango, baina baloratuko da. Zein da bideo irabazleak jasoko duen saria? 1/ Ikasgela osoarentzat Sastarrain Baserri Eskolan bi eguneko egonaldia. 2/ Bideoaren produkzio profesionala eta honen zabalpena EAE osoan zehar (telebista, webgune eta beste plataforma ezberdinetan). 3/ Europa mailako EAThink bideo lehiaketan parte hartu.   Datozen astetan zehar bideo guztiak ikusteko aukera izango duzue gure blog eta sare sozialetan, adi beraz!!![:]
Share  Compartir