Actualidad EAThink
(Euskera) EAThink argazki lehiaketako irabazleek sariaz gozatu dute dagoeneko!
10 Ene 2017
[:es]Aurreko ikasturtean EAThink proiektutik martxan jarri genuen "EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA: Jasangarria al da gure elikadura eredua?" argazki lehiaketako irabazleak gabon aurretik izan dira Donostiako Kutxa Ekogunean irabazitako sariaz gozatzen.
Ez dituzu gogoan zeintzuk izan ziren saridunen artelanak? Ikusi nahi badituzu egin klik hemen.
Astrabudua BHI zentruko 3. eta 4. DBHko ikasleek EAThink erakusketan jolasteko aukera izan zuten, baita beraiek egin zituzten argazki horiek ikusgai dituen erakusketa bisitatu ere!! Bertan egiten dituzten tailerretaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Modu didaktikoan eta paisaia natural batez inguratuta tailer hauek egiteko aukera izan zuten:
"Baratzea patioan" tailerra.
Jarduera partehartzaileen bidez baratze bat sortzeko jarraitu beharreko pausoak ezagutu zituzten: substratuaren ezaugarriak eta prestaketa, hazien garaiak eta ereitea, ureztapen desberdinak... Lur saila eduki gabe baratzea eduki dezakegula ikusi zuten.
"Kontsumoa arrantzatu" tailerra.
Uraren oinatz hidrikoa ezagutu, uraren ezaugarriak eta euri uraren propietateak ikusi, kontsumitzen dugun ur kopuruaren kantitateaz jabetu eta ura gutxiago kutsatzeko eta kontsumitzeko moduak aztertu zituzten.
Hemen dituzu txango horietan ateratako argazkietako batzuk:
Ikusten duzue gure gazteak EAThink2015 proiektuarekin ikasten dituzten gauza piloa, eta oraindik ere geratzen zaiena!! Proiektuan parte hartu nahi? jarri zaitezte gurekin kontaktuan!![:]
Ikusten duzue gure gazteak EAThink2015 proiektuarekin ikasten dituzten gauza piloa, eta oraindik ere geratzen zaiena!! Proiektuan parte hartu nahi? jarri zaitezte gurekin kontaktuan!![:]

Compartir