Actualidad EAThink

(Euskera) EAThink “Bertakoa jan, mundua buruan” tailerrak TXOMIN AGIRRE eta TXORIERRI BHI IKASTETXEETAN

07 Feb 2017
[:es]EAThink tailerrak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak garatzea sustatuz. Lehen hezkuntzako azkeneko zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko tailer hauek 6 orduko iraupena dute. Gaurkoan Bizkaiako bi ikastetxetan abenduan eta urtarrilean burutu genituen tailerren berri eman nahi dizuegu:  Derioko TXORIERRI BHI eta Ondarroako TXOMIN AGIRRE IKASTOLA. img-20161215-wa0012 Tailer bakoitza 2 orduko 3 sesiotan burutu ziren, bertan ikusitakoak pixkanaka barneratu eta kontzientzia kritikoa sustatzeko asmoz. Tailerrean zehar elikadurari loturiko gai ezberdinak jorratu zituzten: gaur egungo elikadura eredua eta janaria ekoizteko sistemak. Elikaduraren produkzioak eta komertzializazioak dituzten eraginak (garraioa, erregaiak, pestizidak, monokultiboak, lurzorua?).
  • Kutsadura kimikoa (pestizidak).
  • Biodibertsitate galera (transgenikoak eta abar).
  • Errekurtsoen ustiaketa (natura naturalaren galera).
  • Energia erabilpena (produkziorako eta garraiorako)
  • Bilgarriak, hondakinak eta kutsadura.
Elikadura ereduen interdependentzia globala:
  • Gehiegizko kontsumoa eta gosea (beste herrialdeetako gizartean eragina).
  • Ekoizleen lan baldintzak eta eskubideak (gure herrialdean eta besteetan).
  • Gure elikadura ereduaren eragina gure etorkizunean.
68-4 img-20161215-wa0007 Tailerren azken partean kontzientziaziotik ekintzara pasatzea dugu helburu EAThink proiektuan. Modu honetan, gure ikasleek beraien inguruan hausnarketa bultzatzeko zein ideiak komentatu zituzten eta ekintza horiek aurrera eramateko zein pauso jarraitu beharko lituzketen diseinatu. Hemen dituzue bururatu zitzaizkien ekintzetako batzuk? ideia askoko ikasleak inondik inora!
  • Jantokian bertako sukaldarien kontratazioa eta ortuko baratzen erabilpena sustatu.
  • Inguruko baserritarrei galdeketa: zenbat lan, soldata, poztasuna, zer egin daiteke beraiei laguntzeko. Lortutako informazioa klasez klase azaldu.
  • Patea egiteko ahateen bizi-baldintzen inguruan informatu eta horren inguruko posterrak egin pasiloetan jartzeko.
  • Tomate transgeniko eta naturalen inguruko informazioa batu eta mural batean adierazi.
  • Jantokian aurrera eramateko menu osasuntsu baten diseinua: bertako eta garaiko produktu osasuntsuak.
  • Hainbat produktu gelara eraman eta bakoitzaren osagaiak eta jatorria ikertu. Ondoren power ponit bat egin eta ikastetxeko blogera igo denentzat eskuragarri egoteko.
Ikasturte honetan 100 tailerretik gora egitea aurreikusten dugu eta datozen aste eta hilabeteetan horien berri ematen izango gara gure blogean. Adi beraz zuen ikastetxea bertan ager daitekeelako!!  [:]
Share  Compartir