Actualidad EAThink

(Euskera) EAThink “Bertakoa jan, mundua buruan” tailerrak JUAN XXIII eta IMAZ BERTSOLARIA eskoletan

17 Ene 2017
[:es]EAThink tailerrak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak garatzea sustatuz. Lehen hezkuntzako azkeneko zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko tailer hauek 6 orduko iraupena dute. Gaurkoan Gipuzkoako bi herri eskoletan azaroan eta abenduan burutu genituen tailerren berri eman nahi dizuegu:  Lizartzako JUAN XXIII eskola eta Altzoko IMAZ BERTSOLARIA eskola. Tailerra Lizartzako eskolan   Lorontzi baratza prestatzen AltzonTailerretan zehar elikadurari loturiko gai ezberdinak jorratu zituzten: gure janariaren jatorria, tokian tokiko eta sasoian sasoiko elikagaiak jatearen garrantzia, elikagai ekoizleen bizi-baldintzak hemen eta beste herrialdeetan, eta abar. Horretaz gain, lorontzi-baratz esperimental bat garatu zuten, horren bitartez hazi ezberdinek zituzten argi, bero eta ur beharrak aztertzeko aukera izan zuten ikerketa-proiektu gisa. Lorontzi baratza prestatzen Lizartzan Tailerren azken partean kontzientziaziotik ekintzara pasatzea dugu helburu EAThink proiektuan. Modu honetan, gure txikiek beraien inguruan hausnarketa bultzatzeko zein ideiak komentatu zituzten eta ekintza horiek Aurrera eramateko zein pauso jarraitu beharko lituzketen diseinatu. Mural informatibo ederrak egin zituzten ikastolako paretetan jartzeko, antzerkitxo bat prestatu eskolako txikienei problematika azaltzeko, protesta bat antolatu? ez dira makal gure ikasleak!Lizartzako muralen diseinuaLizartzako muralen aurkezpena Ikasturte honetan 100 tailerretik gora egitea aurreikusten dugu eta datozen aste eta hilabeteetan horien berri ematen izango gara gure blogean. Adi beraz zuen ikastetxea bertan ager daitekeelako!![:]
Share  Compartir