Actualidad EAThink
(Euskera) EAThink: 2018ko urtarriletik aurrerako eskaintza
Lehen edo Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta dauden seme-alabak dituzu?
Hezkuntza mailan euskal zentroren batetan lan egiten duzu?
Hemen dira 2018 urtarriletik aurrerako “EAThink: bertokoa jan, mundua buruan” tailerrak eta beste hainbat aktibitate eta material!! Denak doan!!
Zuen seme-alaba edo ikasleen artean giza garapen global jasangarriaren arloan jarrera kritikoa eta konpromiso aktiboa sustatu nahi baduzue, bereziki, gaur egungo elikadura ereduak sortzen dituen interdependentziei, janaria ekoizteko sistema jasangarriei eta maila txikiko nekazaritzari arreta jarriz, betiere, hezkuntza curriculumarekin bat eginez, EAThink proiektuaren eskaintza zabala zuen intereskoa izango da seguru.
Deskargatu ekintza guztien informazioa hemen: EAThink proiektuaren hezkuntza-eskaintza 2017/18 ikasturtea.
Ikasturte honetan zehar EAThink proiektuko ekintzaren batean parte hartu edo informazio gehigarria jaso nahi baduzue, eathink2015@euskalfondoa.org helbidera idatzi lehenbailen eta zuekin jarriko gara kontaktuan azkar batean.
Aprobetxatu eskaintza zabalaz eta piztu dezagun gazteen jarrera kritikoa!!


Compartir