Actualidad EAThink

(Euskera) BURKINA FASORA BIDAIA EATHINK PROIEKTUAREKIN

19 Dic 2016
[:es]2016ko azaroaren 13tik 19ra bitartean, EAThink proiektuak Burkina Fasora aste beteko bidaia antolatu zuen. Bidai honetan zehar, EAThink proiektuan parte hartzen duten herrialde ezberdinetako irakasleak elkar ezagutu dira (Italia, Eslovenia, Austria, Hungaria eta Euskal Herria) eta elikadura eta garapenerako hezkuntzari loturiko hainbat gai landu dituzte. Burkina Fasoko ikastetxeetan lan egiten duten irakasleak eta ikasleak ezagutzeko aukera izan dute, horien herrietan garatzen diren elikadura jasangarria sustatzeko proiektuak bisitatu eta hauek ikastetxeetan duten eragina aztertu ahal izan dute. Euskal Herritik IES Ibarrekolanda BHI ikastetxeko Itxaso, Isabel eta Ainhoa joan ziren esperientziaz ikasi eta gozatzera. Bertan bizi eta ikasitakoak datozen egunetan ikusi ahal izango dituzue beraiek prestatu diguten bitakora egunerokoaren bidez. Adi datozen egunetan gure blog eta sare sozialei!    Bidaia CISV Gobernuz Kanpoko Entitatearen eskutik eta hark Burkina Fason dituen garapenerako lankidetzako proiektuak bisitatuz egin da. CISV gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Italiako Barne Arazoetako Ministerioaren Aitorpena du. Proiektuak egiten ditu Afrikako eta Hego Amerikako jendearekin elkarlanean, beren garapenaren benetako protagonistak izan daitezen. Gaur egun 12 herrialdetan dihardu: Afrikan (Benin, Burkina Faso, Burundi, Ginea, Mali, Niger eta Senegal) eta Latinoamerikan eta Hego Amerikan (Haiti, Brasil, Kolonbia, Guatemala eta Venezuela). Elikagai-segurtasuna, justizia soziala eta giza eskubideak sustatze aldera, babesa ematen die nekazari-mugimenduei, erakunde lokalei eta emakumeelkarteei, eta kultura eta baliabide lokalen aldaketak hobetzen ditu. Italian, kontzientziazioa bultzatzen du giza eskubideei buruz, garapen jasangarriari buruz eta kultura-aniztasunari buruz, ikasle, irakasle eta herritarrentzako prestakuntza- eta elkarrizketa-programen bidez.[:]
Share  Compartir