Actualidad EAThink
(Euskera) BURKINA FASORA BIDAIA EATHINK PROIEKTUAREKIN: AZAROAK 18
EAThink topaketa, Ouagadougu
Topaketa honetan europar irakasleak (hungariarrak, austriarrak, italiarrak, esloveniarrak eta geu, euskal herritarrak) burkinarrekin batera elkartu ginen. Burkinarrak, Ouagadougou, Gourcy eta Ouahigouyakoak.1. Europako irakasleen eskola eta ikastetxeetako PROIEKTUEN AURKEZPENA.
A) ITALIA. 5 irakasle. Eskola eta ikastetxe desberdinetako proiektuak aurkeztu zituzten. Honako hauek, besteak beste:- Italiako bigarren hezkuntzako ikastetxe batean, ikasleek aitona-amonei galdeketa bat egin diete: zein nolako jaki tradizionalak ezagutzen dituzten; jatorria, osagaiak, sukaldatzeko .
- Beste ikastetxe batean, nekazaritza ekologikoko baratzak eta landetxeak bisitatu dituzte.Bertan, droga menpekotasunetik irteten ari den jendea ari da lanean.
- Beste eskola batean, Italiako errefuxiatu zelaietan dauden pertsonekin elkarrekin ari dira proiektu batean elkarlanean, bertoko janari tradizionala bultzatuz.
- Beste ikastetxe batean, jatorri anitzeko ikasle asko daudenez, kultura desberdineko janari eta plater tradizionalak prestatzen dituzte.
- Beste eskola batean baratza lantzen dute, ikasleak ingurumenaren sentsibilizazio eta bertoko elikaduraren garrantzian hezteko. Fast-food eta zabor-janariari alternatibak eman nahian.
- Bigarren Hezkuntza Ikastetxea Budapesten: Ikasketak alde batera utzi ,hau da, bazterketa sozialerako arriskuan egon diren ikasleak, eta berriz ere ikasketetara bueltatu direnentzat: baratza proiektua.
- Lehen Hezkuntzako ikastetxea landazabaleko: Nekazari eskualdeko eskola honetan, familia-nekazaritzaren garrantziaren balioaz ohartzea. Landa eta toki ugari dagoenez, sekulako kanpo-baratzak dituzte.
- Lehen hezkuntzako eskoletan:
- Marrubiak jasotzen dituzte eta marmeladak egin.
- Intsektuak hazten dituzten, intsektu-etxoletan, nekazaritzarako oso garrantzitsuak baitira.
- Ekonomi goi mailako modulu ikastetxe batean:
- Lehen hezkuntzako ikastetxearekin elkarlanean ari dira.
- Errefuxiatuak gonbidatzen dituzte, eta elkarrekin sukaldatu eta bazkaldu.
- Sukaldatzeko gaitasunak lantzen dituzte, bai ikasleak bai irakasleak. Adibidez: 8 barazkiekin jaki bat prestatzea.
- Elikagai ikasketetako goi mailako ikastetxe profesionala:
- Ekoizle eta banatzaileen arteko harremanak ikertu.
- Ekoizpena eta kalitatearen arteko erlazioa.
- Bigarren Hezkuntza Institutua:
- Ikastetxeko baratzean hazien eta intsektuen garrantzia lantzen ari dira.
D) ESLOVENIA.2 irakasle. Bi proiektu aurkeztu zituzten:- Hiriburu bertako ikastetxe bateko proiektua
- Sentsibilizazioa; bertoko nekazaritza, bertoko landare sendagarri eta uraren garrantzia.
- Baratzen prestaketa hiriaren barnean. Etxeko balkoietan, teilatuetan, ikastetxetan, baratzak nonahi.
- Nekazaritza ekologikorako Institutu pribatu bateko proiektua
- 6 urtetako programa. Haur hezkuntzatik Bigarren hezkuntzarainoko elikadura biologikoa eta bertokoaren alde ari dira lanean.
Permakultura hedatzearen aldeko lanean ari dira.
2. HAUNARKETARAKO ESPAZIO IREKIA
Hausnarketarako unea zabaldu zuten EAThink-oek, hau da, banaka interesatzen zitzaizkigun hausnarketarako ideiak/lerroak formulatu genituen. Honako hauek proposatu genituen denon artean, europar eta burkinarren artean:
- Elikagaien kalitatea.
- Nekazaritza iraunkorra eta ekologikoa.
- Aldaketa klimatikoa eta elikagai aldaketa.
- Iraunkortasuna hiri handietan.
- Nekazaritza ekologikoa eta ingurumenaren babesa eta zaintza.
- Elikadura eta osasuna.
- Bertoko janariaren balorazioa eta prestaketa.
- Ura eta energia.
- Espazio irekietako eskolak.
- Haziak eta eskolak.
- Bertoko sukaldaritza txapelketak ikastetxeetan.
Ondoren, taldetan jarri ginen, eta gustukoen genuen proposamenaren inguruan elkarlanean aritu, eta azkenik elkarlaneko proposamen guztien aurkezpenak egin genituen.
Azken elkarlan hau oso interesgarria egin zitzaigun, talde guztietan gutxienez hiruzpalau herri desberdinetako irakasleak baikeunden, bakoitza bere esperientzi, ezagutza eta ikuspegiarekin. Hala ere, denok ardura eta helburu berberarekin, hau da, elikadura subiranotasuna lekuz-leku, eta herriz-herri garatu eta sustatzea.
Azkenekoz, denok elkarrekin bazkaltzera joan ginen, europar eta burkinarrak. Izan ere, horiek izan ziran eurekin hitz egiteko ia-ia azken uneak. Kafe osteko argazki pare bat, barreak eta azken agurra. Ordu batzuk beranduago, Ouagadougouko aireportuan agur esan genion Burkinari: Agur Burkina eta hurrengorarte!
[:]

Compartir