Actualidad EAThink

(Euskera) BURKINA FASORA BIDAIA EATHINK PROIEKTUAREKIN: AZAROAK 16

22 Dic 2016
[:es]2016ko azaroaren 13tik 19ra bitartean, EAThink proiektuak Burkina Fasora aste beteko bidaia antolatu zuen. Euskal Herritik IES Ibarrekolanda BHI ikastetxeko Itxaso, Isabel eta Ainhoa joan ziren esperientziaz ikasi eta gozatzera. Bertan bizi eta ikasitakoak egunez egun jarraitu ahalko dituzue beraiek idatzitako egunerokoan.   HIRUGARREN EGUNA: AZAROAK 16

Zondoma-ko Lycée probintzialera bisita, Gourcy

Gosaldu ondoren, Gourcy-n dagoen Lycée provincial-era abiatu ginen.Bertan 1103 ikasle daude. 661 mutil eta 542 neska. 37 irakasle (20 gizonezko eta 19 emakume), eta 7 langile administrazioan. Kolonialismoaren ondorioz, hezkuntza sistema frantziarren parekoa da, eta ikasleak Frantziako kurrikulumaren arabera taldekatzen dira, eta frantsesez ikasten dute. Aurkezpen ofizialak egin ostean, bi aukera izan genituen:
  • Matematikako irakaslearekin geure parekoa den 1.batxilergo klase batera joan ginen. Klasean, 65 ikasle edo bazeuden, eta isiltasun osoa mantentzen zen irakaslearen azalpenean, baita ikasleren batek ariketaren bat arbelan egiten zuenean. (gurean hori ia-ia ezinezkoa ikasle gutxiagorekin).
        Klasea   bukatu   ondoren,   irakaslearekin   aritu ginen berbetan, eta berak esan zigun unibertsitaterako sarrera-azterketetan ikasleen ia-ia %100 ak gainditzen duela. Dena den, gero, denek ez dute lortzen unibertsitatera joaterik, beka gutxi baitaude ikasleentzat. Burkinako unibertsitateak honako hauexek dira: Ouagadougou, Bobo- Dioulasso eta Koudougou-ko unibertsitateak.
  • Eathink project-aren Gourcy-ko ikasleen aurkezpena
        Ikasleen parte hartzea: formakuntza prozesua osatu zuten eta ikasitakoa praktikara nola eraman.        Gauzatutako jardueren arazoak:

Uraren kontrola eta elikadura segurtasuna: uraren erabilgarritasuna, plubiometria eta nekazaritza ekoizpena, lehorteak (ur presak) eta lehengaien arazoa.

Zerealen kontserbazio tresnak (aletegi tradizionalak)

Elkar lana, elikadura segurtasuna kooperazioa (emakume erakunde batekin)

Burkina Fasoko kooperazio bilaterala eta elikadura segurtasuna (Boli Kostarekin: fruituak eta egoskariak eta Japoniarekin: arroza).

baratza-1baratza-2Arratsaldean, eskolako baratza ikustera eraman gintuzten. Momentu horretan ur-putzu bat zeukaten baina esan zutenez bonba batekin ura ateratzen saiatzen hari dira beste leku batetik, bestea arriskutsua izan daitekeelako. Joan ginen denboraldiaz ez zegoen ezer landaturik lurra prestatzen baitzeuden hurrengo landaketarako baratza-3  

Gourcy-ko lehen hezkuntzako eskola, bisita

gourcy-lehen-hezkuntzaOndoren, Lehen hezkuntzako eskola batera joan ginen. Egia esateko, bisita zertxobait inbasiboa izan zen: han agertu baikinen 13 europar klaseko jardueren erdian. Giroa, nola ez, aztoratu genuen. Klase bakoitzean ume asko, eta irakasleak euren onena ematen. Irakasleekin hitz egitea , beti bezala, interesgarria izan zen. Haiei galdetu genien ia bertoko hizkuntzan irakasten zieten, eta ezetz. Hemen ere frantseseraz. Guk, horrelako egoera ere bizi izan  dugu, duela ez horrenbeste urte. gourcy-umeak Bazkaltzera Gourcy-ko aterpera bueltatu ginen. Bertan, CIV-GKE-italiarraren bitartekari burkinarrarekin solasaldian hezkuntza kurrikuluma eta hizkuntzari buruz, berak esanda Burkinan hasi direla haur eta lehen hezkuntzan zenbait herritan bertoko hizkuntzetan eskolak ematen, esperientzia piloto gisa: moren, dioulan, lobin, fulfune eta senufo hizkuntzetan. Oraindik hastapen urratsetan ari dira, baina hasi hasiak dira jadanik. Poliki-poliki aldaketa haizeak. Arratsaldean Mossien errege espiritualak Gourcy-n duen egoitza ikustera joan ginen. Egoitzaren aurrean lehoi eskultura zegoen, erregetzaren sinbolo gisa. Kolonialismoaren aurretik Mossi erreinua zegoen, Burkinako lurraldearen zati handi bati egitura, kohesioa eta antolamendu sozio-poliitikoa eransten ziona. Egun, erregea buruzagi espirituala da burkinar askorentzat. Bertan ere emakume talde batekin elkartu ginen, arrozaren ekoizpena prozesatzen aurkitu genituen. Bisitaldiaren ostean, Ouagadougoura itzulera. Interesgarri iruditu? Adi datozen egunetan gure blog eta sare sozialei! [:]
Share  Compartir