Actualidad EAThink
(Euskera) BURKINA FASORA BIDAIA EATHINK PROIEKTUAREKIN: AZAROAK 15
21 Dic 2016
[:es]2016ko azaroaren 13tik 19ra bitartean, EAThink proiektuak Burkina Fasora aste beteko bidaia antolatu zuen.
Euskal Herritik IES Ibarrekolanda BHI ikastetxeko Itxaso, Isabel eta Ainhoa joan ziren esperientziaz ikasi eta gozatzera. Bertan bizi eta ikasitakoak egunez egun jarraitu ahalko dituzue beraiek idatzitako egunerokoan.
Â
BIGARREN EGUNA: AZAROAK 15
Â
Ikasleen aurkezpena bukatu ondoren, Lycée-ko zuzendariak, filosofiako irakasleak, Tomas Sankara lehendakari eraila aipatu zuen. Izan ere, Tomas Sankarak 1984ean, aipatzen zuen, jadanik, elikadura subiranotasuna; berton ekoiztu eta bertokoa jan, neokolonialismoak berarekin batera dakarren elikadura-menpekotasunarekin bukatzeko. Izan ere, patatak, tomatea, arroza, sesamoa, artatxikia, asa, karitea, indabak, bananak...landatu eta ekoizten dituzte. Zenbait landare sasoi lehorrean eta beste batzuk hezean.
Ikastetxean baratza ere badute, eta bertan ikasleak eta irakasleak aritzen dira elkarlanean.
Hala ere, urritik maiatzera Burkinan urtaro lehorra da, eta ura gordetzeko arazoak dituzte. Beste urtetan bizpahiru aste ur barik egon izan dira. Uraren arazoa areagotzen ari zaie, aldaketa klimatikoak gogor erasotzen baitie, nahiz eta Burkinak ezer gutxi kutsatu atmosfera. Sahelen, sabana lehorrean, tenperaturak gora ari baitira etengabe, eta azken urtetan 10ºC-ko igoera nabari dute batez-besteko, horrek dakarzkien arazo guztiekin.
Beste zenbait arazo aipatu zituzten:
Frantziarren kolonialismoa dela eta, Burkinak Frantziatik independentzia 1960an lortu baitzuen, euren hezkuntza-kurrrikuluma frantziarrena da: ikasketak frantsesez dira. Ildo beretik, gure parekide ziren burkinar irakasleekin berbetan, harritu egin zituen gure bertoko hizkuntzan, euskaraz, irakaskuntza-ikasketa prozesua aurrera generamala jakiteak. Are gehiago, lehen hezkuntzaz gain, bigarren hezkuntza eta unibertsitatea ere euskaraz posible zela jakiteak.
Â
Bazkaldu ostean Ouahigouya-ko emakumeen elkartea bisitatzera joan ginen. Elkarte hau bertoko emakume irakasle batek sortu zuen 1977an. Ia-ia berrogei urte lanean dihardute.
Bertan artatxikiaren garbiketa eta ehotzea ikusi genuen. Ondoren elkartearen     lehendakaria eta idazkariarekin bildu ginen. Oso bilera interesgarria izan zen.
Â
Elkartean 3000 emakume daude, eta sorreratik helburuak argi dituzte. Horien artean honako hauek:
Bilera ostean, Gourcy-rantz abiatu ginen, hegoalderantz, afaldu eta gaua igarotzera. http://base.d-p-h.info/fr/fiches/premierdph/fiche-premierdph-6361.html
Interesgarri iruditu? Adi datozen egunetan gure blog eta sare sozialei! [:]
Ouahigouya-koLycée Municipale, bisita
Goizetik Ouahigouyara abiatu ginen, Ouagadougoutik 182 km-tara dagoen iparraldeko hiria. Ouagadougoutik urrundu ahala, sabanako eremu zabalen handitasunean murgilduz joan ginen. Errepidearen bi albotara dauden hainbat herri zeharkatu: Boussé, Yako, Gourcy, eta bertako egunerokotasunaren jarioan murgildu; motorrak, bizikletak, ikasleak eskolara, merkatuak...bizitasuna erabatekoa. Aldi berean, sabanako baobab erraldoien itzala, herrixka txikien egunerokotasuna eta hodeiertz bukaezina. Bestalde, errepidean behin eta berriro militarren hainbat kontrol pasa behar izan genuen, Burkinako iparraldea Malitik etor dakizkiokeen eraso islamisten prebentzioz. Bidean afrikar ez zen beste inor ez genuen ikusi. Kontrolak zirela eta, Ouahigouyara 13:30ak jota iritsi ginen. Bertan, poliziari ere dokumentazioa aurkeztu behar izan genuen. Azkenean Lycée Municipalera iritsi ginen, baina ikasleak bazkaltzera joanak ziren.  Irakasle gelan, bertoko irakasle talde batekin eta Eathink project-ean diharduten ikasleekin elkartu ginen. Bertako ikasleak honetan ari dira:- Fruituen transformazio industrietara bisitaldiak egiten ari dira: Mango zukuaren prozesamenduaz ikerketak
- Inguruneko baratzak
- Euren helburu nagusia guzti hortaz hausnartzea da, hau da, zein den elikagaien prozesu osoa; bertako nekazaritza ekoizpenetik abiatuta, elikagai eta jaki bihurtzen diren arteko prozesua,
Â
Ikasleen aurkezpena bukatu ondoren, Lycée-ko zuzendariak, filosofiako irakasleak, Tomas Sankara lehendakari eraila aipatu zuen. Izan ere, Tomas Sankarak 1984ean, aipatzen zuen, jadanik, elikadura subiranotasuna; berton ekoiztu eta bertokoa jan, neokolonialismoak berarekin batera dakarren elikadura-menpekotasunarekin bukatzeko. Izan ere, patatak, tomatea, arroza, sesamoa, artatxikia, asa, karitea, indabak, bananak...landatu eta ekoizten dituzte. Zenbait landare sasoi lehorrean eta beste batzuk hezean.
Ikastetxean baratza ere badute, eta bertan ikasleak eta irakasleak aritzen dira elkarlanean.
Hala ere, urritik maiatzera Burkinan urtaro lehorra da, eta ura gordetzeko arazoak dituzte. Beste urtetan bizpahiru aste ur barik egon izan dira. Uraren arazoa areagotzen ari zaie, aldaketa klimatikoak gogor erasotzen baitie, nahiz eta Burkinak ezer gutxi kutsatu atmosfera. Sahelen, sabana lehorrean, tenperaturak gora ari baitira etengabe, eta azken urtetan 10ºC-ko igoera nabari dute batez-besteko, horrek dakarzkien arazo guztiekin.
Beste zenbait arazo aipatu zituzten:
- Beroa dela eta, hainbat elikagaien epe-luzean mantentzeko
- Espekulaziorako lurrak erosten ari
- MONSANTO transgenikoen transnazionala saiatu da haziak saltzen bertoko nekazariei, baina nekazariek uko egin diote. Gobernuak Monsantori haziak erosteari utzi
- Burkinako arroza, kalitate hobeago izanda ere, hirietako jende aberatsak bakarrik eros dezake, Thailandiako arroza baino garestiago
- Herriak, sarritan, ezin dezake ordaindu bertoko kalitatezko elikagairik, inportatuak baino garestiagoak
Frantziarren kolonialismoa dela eta, Burkinak Frantziatik independentzia 1960an lortu baitzuen, euren hezkuntza-kurrrikuluma frantziarrena da: ikasketak frantsesez dira. Ildo beretik, gure parekide ziren burkinar irakasleekin berbetan, harritu egin zituen gure bertoko hizkuntzan, euskaraz, irakaskuntza-ikasketa prozesua aurrera generamala jakiteak. Are gehiago, lehen hezkuntzaz gain, bigarren hezkuntza eta unibertsitatea ere euskaraz posible zela jakiteak.
Â
Ouahigouya-ko emakumeen elkartea, bisita
Bazkaldu ostean Ouahigouya-ko emakumeen elkartea bisitatzera joan ginen. Elkarte hau bertoko emakume irakasle batek sortu zuen 1977an. Ia-ia berrogei urte lanean dihardute.
Bertan artatxikiaren garbiketa eta ehotzea ikusi genuen. Ondoren elkartearen     lehendakaria eta idazkariarekin bildu ginen. Oso bilera interesgarria izan zen.
Â
Elkartean 3000 emakume daude, eta sorreratik helburuak argi dituzte. Horien artean honako hauek:
- Emakume guztien hezkuntza eskubideak aldarrikatu, baita haurdunaldi goiztiarra dutenentzat ere. Ama direnen hezkuntza eta alfabetizazioa erraztu nekazari eremuetan.
- 2011/12 tik aurrera, 6-16 urte bitarteko ume-gazteentzat derrigorrezko hezkuntza ezarrita dago. Hala ere, hirietan bai baina herrietan hau ez da errealitatea.(neskatoak ari baitira familia zaintza lanetan).
- Emakumeen gaineko eraso sexistak borrokatu eta salatu. Legez derrigorrezko ezkontzak eta ablazioa debekaturik daude, baina oraindik nekazari eremuetan gertatzen da.
- Giza eskubideen alde lan egin eta sentsibilizazio kanpainak
- Emakumeen jabekuntza ekonomiko eta sozialaren aldeko sentsibilizazio eta sustatze-Emakumeen baratzak sustatu, artisautza , ehungintza, bissap bertoko edariaren ekoizpenaâ?¦..
- Mikrokreditoak darabiltzate horrenbeste lanen
- Emakumeek zuzendu eta antolatzen dituzte jarduerak eta ekintzak, baina azken urtetan hainbat gizon eurekin batera ari
- Sentsibilizazio kanpainak bertoko more hizkuntzan egiten

Compartir