Actualidad EAThink

(Euskera) BURKINA FASORA BIDAIA EATHINK PROIEKTUAREKIN: AZAROAK 14

20 Dic 2016
[:es]2016ko azaroaren 13tik 19ra bitartean, EAThink proiektuak Burkina Fasora aste beteko bidaia antolatu zuen. Euskal Herritik IES Ibarrekolanda BHI ikastetxeko Itxaso, Isabel eta Ainhoa joan ziren esperientziaz ikasi eta gozatzera. Bertan bizi eta ikasitakoak egunez egun jarraitu ahalko dituzue beraiek idatzitako egunerokoan.   LEHEN EGUNA: AZAROAK 14

Ouagadougouko Lycée Technique, bisita

Goizean Burkina Fasoko hiriburuko Lycée Technique-ra joan ginen. Bertan, irakasle gelan Eathink-eko europar irakasle eta bertoko irakasle batzuk elkartu ginen. Bertako zuzendariak ikastetxearen datu orokorrak eman zizkigun: 2085 ikasle, horietatik 1285 ikasle lerro industriala, teknikoa, mekanikoa, elektronikoa, eraikuntza, topografia, ingeniaritza zibila eta elektroteknikoan ari dira. Gehiengoa gizonezkoak. Gainontzeko 800 ikasleak lerro komertziala, idazkaritza eta kudeaketan. Lerro honetan gehiengoa emakumeak.   Lau urtetako batxilergo profesionaleko ikasketak egin ostean, azkeneko azterketak gainditu eta Profesional Gradua lortzen dute. Batzuk diru-laguntzen bitartez Marokora, Kanadara, Algeriara eta Tunisiara doaz Unibertsitateko ikasketak jarraitzera. Askok, ordea, Burkinan ez dute horrelako aukerarik, Unibertsitaterako pasabidean  zailtasun  asko baitituzte. Bertako irakasleak horren kexu agertu zitzaizkigun: hiru urtetako batxilergo arrunteko ikasleak pasabide zuzena unibertsitatera, eta 4 urtetako batxilergo profesionalekoak pasabiderik ez.     Aurkezpen orokorraren ostean bi aukera izan genituen:
  • Eathink project-aren aurkezpena.Bertako 5 ikasle, 2 neska eta 3 mutil ari dira proiektuan lanean. Bertako elikagai -eraldaketan eta kontserban ari diren enpresetan ikerketak eta behaketak egiten: mango siropea, lekaleakâ?¦.Aldi berean, elikagai gehiagoren kontserbarako zer egin daitekeenari buruzko hausnarketak bilera-irakasleekin
  Bertoko elikaduraren balioa sustatu eta kontsumitzearen alde ari dira proiektuan. (Baabenda, Gaanmoove, Zamné, Too �bertoko jakien balio ekologiko eta jasangarriaz aritu ziren). Horrez gain, bertoko landare sendagarrien garrantziaz ere aritu ziren (baobab, moringa ...)  
  1. Matematikako klasean. Klasean sartzean ikasle guztiak zutik jartzen dira egunero. Hango eguneroko klase bat ikusteko aukera paregabea izan genuen. Klaseko giroa oso errespetagarria eta ikasleak ikastearekiko oso motibatuta zeuden. Haiek lantzen dutena bere adinako Frantziako ikasleek lantzen duten berdina da. Meritu handia daukate haiek ez baitute libururik ez baliabide teknologikorik.
Jarduera horien ondoren, irakasle europar guztiak bisita gidatu batera gonbidatu gintuzten. Bertan, ikastetxeko esparru eta ikasketa desberdinak zuzenean ikusteko aukera paregabea. Honako hauek bisitatu genituen:
  •  tailerrakOndoren, ikasgela eta tailer desberdinak bisitatzeari ekin genion. Administrazio lerroko informatika klasera joan ginen: denak emakumezkoak. Mekanika eta injinerutza zibileko tailerrak ikustera ere, eta bertan elektrizitate hornidura arazoak zituzten. Hori dela eta, tailerrak sarritan geratu behar dituzte ikasleen ikasketa prozesuaren kalterako. Irakasleek esan ziguten eguzki-plakak garesti direla institutua plakaz hornitzeko. Eguzkia soberan, baina teknologia-tresnak garestiegiak. Beraz, eguzkia soberan izanda ere, energia-subiranotasunik 
informatika-1
  •  Liburutegia. Bertan, osasunari buruzko sentsibilizazio kanpainak egiten dituzte. liburutegiaHortaz gain: irakurmena, poesia, bideo emanaldiak, hezkuntza erabilera  anitzeko aretoa. Dena den, oraindik ez dute informatika-sistemarik liburutegiaren kudeaketarako, ezta ordenagailurik ikasleentzat erabilgarri. Horren beharra nabarmendu 
   
  1. tabernaLycéeoko zelai-gunea ederra dute, arbolez eta itzalez beterik. Horietako txoko batean kantina (bertoko jantokia) dago, bertoko elikagaiekin aritzen den sukaldea. Ikasle batzuk bertan jan, beste batzuk etxetik dakartena eta beste batzuk etxera bazkaltzera doaz
 

Ouagadougouko artisau merkatua, bisita

Arratsaldean CISV italiar GKE-aren egoitzan tarte luze bat egon ostean (diruaren aldaketa zela eta), Ouagadougouko artisau merkatura abiatu ginen. Bertan Burkinako artisautzaren aberastasuna, sormena eta irudimenaz gozatu genuen. Hala nola, oihal tradizionalak, bitxigintza, egurrezko eskulturak, metalezko eskulturak, margoak, kosmetika naturala eta ekologikoa, musika tresnak�..Burkinarren aberastasun kulturalaren isla. Interesgarri iruditu? Adi datozen egunetan gure blog eta sare sozialei!  [:]
Share  Compartir