Actualidad EAThink

(Euskera) BADITUGU DAGOENEKO ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK!!

09 Jun 2016
[:es]EAThink proiektutik martxan jarri genuen "EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA: Jasangarria al da gure elikadura eredua?" argazki lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak!! Jakin nahi al duzu zeintzuk geratu diren podiumean?   LEHEN SARIA: "GURE ELIKAGAIEN JATORRIA". IES Astrabudua BHI 3.B/D. Epaimahaiaren arabera "janariaren jatorriaren analisia egitean ekoizleen baldintza sozioekonomikoetan erreparatu dute, elikagaien nondik norakoetatik haratago". Saria honakoa izango da: ikasgelako 13 ikasle eta irakaslearentzat Sastarrain baserri eskolan asteburu pasa + "Bertokoa jan, mundua buruan" erakusketara bisita eta tailerra. (Errepotai osoa ikusteko egin klik hemen). BIGARREN SARIA. "ZURI GUZTIAK EZ DIRA ELURRAK". Ama Guadalupekoa Ikastetxeko batxilergo 1.go maila. Epaimahaiaren arabera "Euskadiko elikadura eta ekoizpen ereduaren hausnarketa sakona egin dute, arazoa azaltzeaz gain proposamen alternatibo bat eginez. Originaltasuna azpimarratu nahi dugu, gazte talde baten egunerokoan barneratu dutelako gaia". Saria honakoa izango da: ikasgelako 5 ikasle eta irakaslearentzat Sastarrain baserri eskolan asteburu pasa + "Bertokoa jan, mundua buruan" erakusketara bisita eta tailerra. (Errepotai osoa ikusteko egin klik hemen). tercera(1) HIRUGARREN SARIA. "SASOIKO PLATERA". IES Astrabudua BHI 2. D1/D2. Epaimahaiaren arabera "gure gizarteak elikadura ereduaren gainean hausnartzeko oso lan baliagarria dela kontsideratzen dugu". Ikasgelako 14 ikasle eta irakaslearentzat "Bertokoa jan, mundua buruan" erakusketara bisita eta tailerra. (Errepotai osoa ikusteko egin klik hemen).

Sasoiko platera

Erreportai irabazlea eta finalistak Donostiako Kutxa Ekogunean EAThink proiektuak martxan duen "Bertokoa jan, mundua buruan" erakusketan ikusgai izango dira uztailetik aurrera. Sari banaketa "Bertokoa jan, mundua buruan" erakusketan bertan izango da, bertara gerturatzen direnean einean. Zorionak irabazleei eta mila esker partehartzaile guztiei!! Adi datorren ikasturteari begira bideo lehiaketa bat prestatzen gabiltzalako!![:]
Share  Compartir