Actualidad EAThink
(Euskera) Atzerriko esperientzia bizi izan duten euskal gazteek mezu bat dute zuretzat
21 Feb 2017
[:es]EAThink proiektuari esker, atzerriko esperientzia trukatu nahi zuten gazteei zuzenduriko dohaineko ikastaroa egin genuen pasa den udazkenean.
Garapen jasangarriarekin loturiko gaiak landu genituen, bereziki gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globala eta horren inguruko alternatibak jorratuz. Egun hauetan zer egin genuen jakin nahi? Bota begirada bat egunez egunezko kronikari:
Horrekin batera, parte hartzaile bakoitzaren esperientziari loturiko sentzibilizazio dinamika bat diseinatu genuen. Gazte hauek atzerrian ikusi eta bizitakoa euskal gazteek duten munduaren ikuspegia aldatzeko baliagarria izan daitekeela pentsatu zuten eta bideo hau prestatu zuten horren lekuko (egin klik irudian).
https://www.youtube.com/watch?v=ka-n37ptF6s&feature=youtu.be
Bideo hau 2016-17 ikastaroan zehar ikastetxeetan antolatzen ditugun tailer parte-hartzaile eta ekintzaileetan erakutsiko da.
Mila esker Ander, Ane, Gertru, Luis, Markel, Nora eta Nuria eta gainontzeko parte hartzaileei!![:]


Compartir