Actualidad EAThink

(Euskera) ASTRABUDUA BHI – Argazki lehiaketatik abiatuta EAThink2015 proiektuarekin bat

18 May 2016
[:es]Gure argazki lehiaketaren harira Erandioko Astrabudua BHI zentruak EAThink2015 proiektuaren berri izan zuenetik bertako neska-mutilak burubelarri dabiltza tailerrak burutzen eta argazki artistikoak egiten. Hainbat gai jorratzen dabiltza eta gaurkoan horietako bat dakarkizuegu.   GURE ELIKAGAIEN JATORRIA Tailer honetan kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria aztertu dute. Honetaz gain, erlazio duten beste hainbat arlo jorratu dituzte:
  • Sasoiko eta bertako produktuak kontsumitu eta ezagutu.
  • Elikagaiak erosi baino lehen ingurumenean dituzten ondorioak zeintzuk diren ondo pentsatzen ikasi.
  • Dagokigun sasoiko elikagaiak topatzen ditugun kontrastatu.
  • Erosketa bat egitean erosten ditugun produktuen jatorria ezagutu eta horren ondorioen kontzientzia hartu.
Janariaren jatorria 2 Ikusten duzue gure gazteak EAThink2015 proiektuarekin ikasi dituzten gauza piloa, eta oraindik ere geratzen zaiena!! Hasi baino ez dira egin eta beste hainbat burutapen dituzte dagoeneko. Aupa zuek!!   Mila esker Astrabudua BHIko irakasle taldeari, lan polita egiten ari zarete benetan.   OHARRA: Gaiaren inguruan egin dituzten argazkiak ikusi nahi dituzuE? Argazki lehiaketaren epea amaitu arte itxaron beharko duzue horretarako!![:]
Share  Compartir