Actualidad EAThink
(Euskera) AMA GUADALUPEKOA IKASTETXEA - EAThink2015en aliatua Hondarribian
09 Dic 2015
Badirudi Hondarribiako Ama Guadalupekoa Ikastetxean ere hasiak direla EAThink2015 proiektuaren inguruan lanean. Orain arteko tailerretan gure kontsumo ohiturak eta nekazaritzan teknologiaren erabilerak dituen eraginak aztertu dituzte, besteak beste.
NEKAZARITZA ETA TEKNOLOGIA: POSITIBOA AL DA BETI?
"Kultura Zientifikoa" irakasgaiko neska-mutilek nekazaritzako teknologiaren arrakastak eta porrotak aztertu berri dituzte. Horretarako aro ezberdinetako nekazaritza ereduak alderatu dituzte (haziak, lurra lantzeko formak, gizarte aspektuak, teknologia, aurrerakuntzakâ?¦) eta horren inguruko ondorioak atera: ondorio ekonomikoak, sozialak, naturalakâ?¦
Norman Borlaugen irudia ezagutzeko aukera ere izan dute (1970, Bakearen Nobel saria). Estatubatuar honi esker Iraultza Berdea delakoa ahalbidetu zen Indian. Hautespen artifizialak suposatzen dituen ideiak eta nekazale-teknikak baliatuz biztanleriak pairatzen zuen gosetea murriztea lortu zen eta baita bizi-kalitatea hobetu ere. Honen inguruan solastu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Transgenikoen eta elikagai ekologikoen inguruko eztabaida ere sustatu zen ondoren.
KONTSUMO OHITURAK: GOSARIA ENERGIA ITURRI GARRANTZITSUENA
"Gosaria da eguneko otordurik garrantzitsuena" esan ohi digute adituek baina, zein ohitura dituzte gure gazteek? Hori aztertzen aritu dira neska-mutilak inguruko gazteei galdeketa bat eginez.
Matematikako irakasgaian lortutako emaitzak estatistikoki aztertzeko aukera izan dute. Horren inguruko eztabaida izan ostean, emaitza horiek web orrialde baten bidez kaleratuko dituzte, irrikatan gaude hori ikusteko!!
EAThink2015 proiektuan oso arro gaude gure gazteen lanarekin, ez galdu zuen grina eta segi aurrera!! Barazkien tinta naturalarekin Gabonetako postalak egitekotan dabiltza egun hauetan, baina hori hurrengo egunen batetan komentatzeko utziko dugu.
Mila esker Ama Guadalupekoa Ikastetxeko irakasle taldeari, lan polita egiten ari zarete benetan.

Compartir