Actualidad EAThink
(Euskera) Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako ikasleak Lurraska Baserri Eskolara txangoan EAThink proiektuaren laguntzarekin
23 Nov 2016
[:es]Altzoko Imaz Bertsolaria eskolako haurrak Lurraska Baserri Eskolara hurbildu ziren duela pare bat aste EAThink proiektuak ikas aktibitateak garatzeko dituen diru-laguntzei esker.
Eguraldi txara izanik, negutegian aritu ziren lanean. "Belar txarrak" kentzeko lehiaketa egin zuten bi taldetan jarrita, gero konpostera botaz. Landatuta zeuden barazkiak ureztatuta zituzten (letxugak, tomateak eta azak), eta azkenik, ontzi batean babak, bainak eta kalabaza haziak erein zituzten. Azken hau eskolara eraman zuten, tarteka ureztatzeko eta zer ateratzen zaien ikusteko. Tailer aproposa izan zen eta eskolan duten baratzean han ikasitakoa lantzeko.
Senda belarren inguruko beste tailer bat ere egin zuten, oso tailer interesgarria baita. Ikasleek senda belar ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten eta hauen propietateak aztertu. Landutako guztiarekin eskolarako txostentxo bat ere prestatu zuten.
Ikasle bakoitzak eukalipto olioa egiteko aukera izan zuen tailerrean bertan. Eskolara bueltan material hau erabili dute eta ukendu ezberdinak egiteko aukera izan dute, herrian antolatuko den azokan saltzeko aproposak. Bildutako dirua ACNUR GKEra bideratuko dutela esan digute.
Ingurugiroarekiko balioa eta errespetua, inguruarekiko eta garapen jasangarriarekiko kontzientzia, herritarren partaidetza, elikagai-kontsumoa eta produkzioa eta lankidetza bezalako baloreak landu dituzte Altzoko txikienek.
Baina hau ez da hemen geratzenâ?¦ adi egongo gara Altzotik iristen zaizkigun berriei eta kontatuko dizkizuegu!!
EAThink proiektutik honelako ikas aktibitateak burutzeko laguntzak eskeintzen ditugu. Informazio guztia honako estekan: EAThink Ikas aktibitateak - Deialdia[:]

Compartir