Actualidad EAThink

(Euskera) Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako ikasleak, ‘EAThink’ bideo-lehiaketaren irabazleak!

27 Mar 2017
[:es]Euskal Fondoak sustatutako â??EAThink2015- bertokoa jan, mundua buruanâ?? eskola-lehiaketaren irabazlea zein den ezagutu dugu! Lehiaketaren helburua gazteen artean elikadura ereduari buruzko hausnarketa sustatzea zen eta 30 bideo aurkeztu dituzte Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek. Epaimahaiak aho batez hartutako erabakiaren ostean Altzoko Imaz Bertsolaria Eskolako ikasleek eraman dute saria â??Altzo Osasuntsuâ?? bideoari esker. Talde-lanean eratutako ikus-entzunezko hori profesionalki editatuko dute eta, hori gutxi balitz, elkarrekin gozatzeko saria ekarriko die, izan ere eskola guztiak Sastarrain Baserri Eskolan egun bateko egonaldiaz gozatzeko aukera izango du. Profesionalki birsortu eta gero, gizartean zabalduko da eta Europan zehar egindako beste lan batzuekin batera lehiaketaren azken fase baterako izango da sailkatua. Jasotako 30 lanen artean, epaimahaiak ere azpimarratu nahi izan du Hondarribiako Ama Guadalupekoko 4DBH mailako ikasleen lana: â??Eathink: Ez utzi engainatzenâ??. Taldeka egindako hausnarketaren bidez originaltasuna eta mezuz beteriko lanen bila zihoan EAThink proiektua, hezkuntza, elikadura eta sormena uztartuz. Lehiaketaren epaimahaikideen ustez bideo irabazleak guztiz asmatu du. Horretan, kontsumo arduratsua eta elikadurari loturiko hondakinen sorrera hari nagusiak dira kontzientziaz beteriko super-heroi gogotsu baten historian, gutariko edonor izan daitekeen super-heroi baten historian. Ikasleek egiten dituzten elikadura hautuetan kontzientzia kritikoa sustatu eta eredu aldaketan izan dezaketen protagonismo aktiboa azpimarratzen du bideoak. Mezua, ideiaren zuzentasuna, ikasleen parte-hartzea, transmititzen den energia eta narrazio ulerterraza ere funtsezkoak izan dira azken erabakia hartzeko orduan. Bideo irabazlea ikusteko egin klik ondoko irudian. Ildo berean, bigarren saria lortu duen Hondarribiko klaseak egindako lanean ondo azaldutako mezu kritikoa izan da nabarmenena, kontsumitzen ditugun elikagaien informazioa bilatu, irakurketa kritikoa egin eta produktu naturalen hautaketa egin dezagun da bideoak zabaltzen duen mezua. Bideoa ikusteko egin klik ondoko irudian. LHko 5 eta 6. mailetako eta DBH osoko klaseak aurkeztu dira lehiaketara Euskal Herriko bazter guztietatik (Kanpezu, Gernika-Lumo, Zarautz, Etxebarri, Donostia, Beasain, Ondarroa, Bilbo, Elgoibar) euskarazko lan originalak sortuz, eta epaimahaikideek -Juan Manuel Balerdi (Euskal Fondoako zuzendaria), Elena Sanz (Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetza Saila), Raul San Roman (bideogintza eta komunikazioan aditua), David Mangana (kazetaria), Iker Huegun eta Amaia Elorza (EAThink lan taldeko kideak) ikasle eta ikastetxe guztien inplikazioa, lanen maila eta sormenaren gaitasuna azpimarratu nahi izan dituzte. Bideo guztiak hemen ikusgai: http://eathink2015.org/es/category/blog-es/ EAThink proiektuko Europako hamabi herrialdetako bideo irabazleen artean hoberena zein den jakitea baino ez zaigu falta orain! Altzoko Imaz Bertsolariak eramango ote du sari hau ere? Adi gure blog eta sare sozialei datozen astetan![:]
Share  Compartir