Actualidad EAThink
(Euskera) “Bertakoa jan, mundua buruan†tailerrak 2016-2017: Mendialdea IPI
24 Ago 2017
[:es]EAThink tailerrak ikasgelan giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erreminta bat dira. Horien bitartez, euskal ikasleen artean garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia eta konpromisoa sustatu nahi da, haien jarrera kritikoa eta parte-hartze aktiboa sustatuz. Horretarako, elikagaiek gure mahaira heltzeko egiten duten bidearen hausnarketa baliatzen da, metodologia dinamikoak erabiliz eta ikasleek haien ekimenak garatzea sustatuz.
Lehen hezkuntzako azkeneko zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko tailer hauek 6 orduko iraupena dute.
Hona hemen adibidez Kanpezuko Mendialdea IPIn burutu zen tailerrean ateratako argazkiak.
2016-2017 ikasturtean 100 tailerretik gora egin ditugu eta datozen egun eta asteetan horien berri ematen izango gara gure blogean. Adi beraz zuen ikastetxea bertan ager daitekeelako!![:]
2016-2017 ikasturtean 100 tailerretik gora egin ditugu eta datozen egun eta asteetan horien berri ematen izango gara gure blogean. Adi beraz zuen ikastetxea bertan ager daitekeelako!![:]

Compartir