Jarduerak
Sahara Lurralde Okupatuak
Luali Lebser
Equipe Media elkartea
(Euskal Herria, 2024)
1975etik, Espainiak Afrikako azken kolonia utzi zuenetik, Mendebaldeko Sahara Marokoren okupaziopean bizi da.
Baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioak eta nazioarteko legedia betetzea eskatzen dutenen giza eskubideak etengabe urratzeak Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen erradiografia osatzen dute. Marokoko Gobernua sistematikoki saiatzen da errealitate hori ezkutatzen, isilarazten eta ukatzen, komunikabide askoren laguntzarekin.
Luali Lebser Equipe Media kolektiboko kideak sortutako argazki-erakusketa honek nazioarteko komunitateari begira opakua den egoera hau aztertzen du.
Argazkiak leiho gisa irekitzen dira, aire zabaleko munduko kartzela handienean bizitzea nolakoa den erakusteko, non adierazpen eta prentsa askatasuna zulo beltz batean erori ziren. Saharar Herriaren erresistentzia hautsezinak bakarrik eragozten du hauek ahanzturaren amildegian desagertzea.
SAHARA LURRALDE OKUPATUA zure herrira iristea nahi? Jarri gurekin harremanetan