Euskal Fondoa

Lan plangintza

Euskal Fondoa elkartea gobernatzen duten helburu orokorrak 1996an ezarri ziren, garai hartan udalean ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek hitzartutako sorrera-akordioan. Ordutik hona izan diren Zuzendaritza Batzordeek hasierako adostasun hura berritu eta eguneratu dute, Batzar Orokorrean berretsitako plan operatiboak onartuz. Plan horiek onarpen handia izan dute alderdi politikoen eta lankidetzaren arloan diharduten gizarte-eragileen artean. Datozen lau urteei begira proposatzen den Planak aurreko 2015-2019ko Plan Estrategikoaren jarraibideetan sakondu eta bere esku-hartze ildoak eguneratu nahi ditu.

Eguneratze-prozesu horretan helburu eta balio berriak gehitu dira, eta horretarako kontuan izan dira, beste erreferentzia batzuen artean, Garapen Jasangarrirako Helburuak (2030 Agenda, NBE), Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Parisko Adierazpena, Giza Eskubideetako Adierazpen Unibertsala, erakunde bazkideen Gida Planak, Eusko Jaurlaritzak 2018-2021 aldirako erabakitako Euskal Lankidetzaren IV. Gida Plan Estrategikoa;  dokumentu hauetan egokitasunari, erantzunkidetasunari, koherentziari, osagarritasunari, gardentasunari,  gizonak eta emakumeak berdintasun baldintzetan parte-hartzeari dagokionez jasotzen diren printzipio gidariak, berezkoak bezala onartzen ditugu, giza garapen prozesuen eraikuntza osoa edo integrala izan dadin.

2020-2023ko PLANAREN HELBURUAK 

  • 2020-2023eko legealdirako esku-hartze ildo nagusiak zehaztu eta planifikatzea.
  • Elkartearen erakundetzea eta hedapena sendotzea.
  • Barne-bizitza sustatzea: gobernu-organoen pluraltasuna bermatzea, jardueretan ezarri beharreko lehentasunei buruz akordioak lortzea eta erakunde bazkideen parte-hartzea bultzatzea.
  • Jarduera-ildoetan kalitatea hobetzen jarraitzea.

2020-2023ko ESKU-HARTZE ILDOAK

A. Lankidetza-proiektuak

1. jarraibidea. Garapenerako Nazioarteko Agenda osatzen joan diren printzipioei lotua eta Eusko Jaurlaritzak 2018-2021 aldirako erabakitako Euskal Lankidetzaren IV. Gida Plan Estrategikoaren osagarria. Elkartearen barne- eta kanpo-gardentasuna bermatzeko behar diren mekanismoak -kanpoko kontu-ikuskapenak, tokietara bertara joatea- xedatuko ditu, lankidetza-politika koherenteagoa, koordinatuagoa eta parte-hartze handiagokoa sustatuz.

2. jarraibidea. Tokiko garapeneko estrategia bat, ikuspegi gizatiar, elkartasunezko eta iraunkor batean oinarritua, esku-hartzearen arloan zehaztutako herrialdeetan elkartasuna eta tokiko erakundeen arteko hartu-emana sustatze aldera.

3. jarraibidea. Lankidetza-proiektuen esku-hartzeak eremu geografiko hauetan gauzatuko dira: Nikaragua, El Salvador, Kuba, Guatemala eta SEAD. ), beste eremu geografikoetan lankidetza aukerak baztertu gabe, betiere funtsezko bi irizpide kontuan hartuta: (1) Euskadi eta harreman historikoak eta / edo kulturalak mantentzen dituzten lurraldeak izatea eta (2) estaturik gabeko nazioak izatea.

Esku-hartze prozesuen sakontzeari eta lor daitekeen eraginari lotzen zaizkion irizpideetan oinarritzen da erabaki hau. Gaur egun Managuan proiektuen jarraipena eta ebaluazioa bermearekin egiteko instalatuta dugun gaitasunaren arabera. Mendebaldeko Saharan, berariazko baliabide bat dugu: Saharako Koordinazio Unitatea (SKU).

4. jarraibidea. Gure tokian tokiko proiektukideen lehentasunezko proiektuak erabat indarrean egongo dira Udal Garapenerako Planetan, eta tokiko gobernuek behar bezala bermatuko dituzte beren eskabideetan. Onarpeneko fasean kontuan izango da tokiko komunitateen parte-hartzea, eta balio erantsi gisa hartuko da gure erakundeetako zerbitzu teknikoek eskain dezaketen kanpo-laguntza, hainbat arlotan: ura, saneamendua, generoa, hirugarren adina, hirigintza, ingurumena eta abar. Proiektuak Eskubideen ikuspegitik baloratuko dira, eta garrantzi handia emango zaio sexuen arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzeari. Horretarako, GIT gauzatzeko irizpide espezifikoak ahalbidetuko dituen erakunde arteko elkarlana (adituen arteko trukeen bidez) sustatuko da. Proiektuetara bideratutako ekarpenen %50 inguru hartzen du ur eta saneamenduaren esparruak. Ingurumen-arloan espezializatzea dakar horrek, Garapen Jasangarrirako Helburuetan (1 ERANSKINA) ezarritako lehentasunekin bat etorriz. 

5. jarraibidea. Frogatutako esperientzia teknikoa eta ikuspegi partekatua duten nazioarteko eragileen arteko aliantza estrategikoen bilaketa eta sendotzea  politika publikoak gauzatzen lagun dezaketenak, maila ezberdinen (tokikoak, nazionalak, nazioartekoak, alde-anitzekoak) arteko konpromisoak uztartuz eragina areagotu ahal izateko.

6. jarraibidea. Euskal Fondoaren estrategiaren funtsezko bi ardatz edo oinarri dira eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza-politiken arteko koherentzia. Lankidetzaren esparru zabal eta askotarikoan, gure bereizgarri nagusi bat toki-, herrialde- eta erkidego-mailako erakundeen arteko koordinazioa bideratzea da. Sustatu eta finkatu nahi dugun uztartze- eta koherentzia-lanaren adibide egoki bat Saharako Koordinazio Unitatea (SKU) da.

7. jarraibidea. Larrialdi- eta birgaitze-egoerei aurre egiteko orduan, Elkarteak 2001eko martxoan Bilbon onartu zituen irizpideei jarraituko zaie, eta udal-laguntzak emango dira horretarako ezarri diren koordinazio-erakundeen bidez (Larrialdietarako Arabako Funtsa, Gipuzkoakoa eratzen ari da) edo kasuan kasuko erakunde espezializatuen bidez.

B. Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-jarduerak

1. jarraibidea. (H)ABIAN 2030, Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren Euskal Estrategiarekiko hartutako konpromisoa berrestea (2 ERANSKINA) eta lortu nahi diren aldaketak gauzatzeko lan egitea, bereziki erakunde publikoen esparruan, horietan:

  • GEHarekin koherenteak diren jardunbideak txertatzeko eguneroko jardunean.
  • Erakunde bakoitzaren gainerako politikekin koherentea izango den GEHko politika publikoa finkatzeko.
  •  (H)ABIAN 2030 estrategiari atxikitako lankidetzako erakunde publikoen GEHko politikak koherenteak izan daitezen.
  • GJHen agenda bat zehazten laguntzeko Euskaditik, giza eskubideen ikuspegitik begiratuta.

2. jarraibidea. Gure erakundeen parte-hartzea erraztu eta sustatzea: udaletako eta foru-aldundietako baliabide teknikoen bidez (berdintasun-zerbitzuak, ur eta saneamenduko operadoreak, adinekoak, hirigintza); proiektuak egiaztatzeko tokietara bertara bidaiak antolatuz; erakunde bazkideen baliabideak eskainiz, erabiliak izan daitezen (erakusketak, DVDak, liburuak); gure erakunde bazkideek bultzatutako jardueretan parte hartuz (elkartasun-azokak, prentsaurrekoak, sentsibilizazio-jardunaldiak, senidetzeak); elkartasuna indartu eta erakundea sendotzeko kanpainak antolatuz.

3. jarraibidea. Erakundeen arteko koordinazioko jardunbide egokiei balioa ematea eta horiek sustatzea, hainbat eragile engaiatuz (SKU, ur-operadoreak, berdintasun-zerbitzuen sarea, unibertsitateak, San Carlos udalerriarekin senidetutako hirien europar sarea, EUDEL) eta hainbat ekimen bultzatuz (jardunaldiak eta konferentziak, topaketak, ikerketak, unibertsitate-ikasketen programak), erakundeen arteko lankidetza sustatze aldera.

4. jarraibidea. Komunikazio-estrategia bat sendotzea, Euskal Fondoak garatzen duen lankidetza deszentralizatua nabarmentzeko eta eredu horren izaera berezia agerian uzteko. Horretarako:

  • Beharrezkoa denean, kanpoko zerbitzu profesionalak kontratuko dira (publizitatea, erakusketak, ikus-entzunezkoen ekoizpena).
  • Ohiko komunikazio-bideak erabiliko dira: web orria, jardueren memoria, aldizkako informazio-buletina, Saharako Koordinazio Unitateari buruzko berriak, prentsaurrekoak...
  • Ahaleginak egingo dira Euskal Fondoaren ikurra erakunde bazkideek egiten dituzten lankidetza-jarduera publiko guztietan txertatzeko.

3. Erakundeen elkarlana sendotzea

1. jarraibidea. Euskal erakundeen koordinazioa eta osagarritasuna bultzatzea, garapenerako lankidetzaren arloko politika gobernatzen duten printzipioak, Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legearen 3. artikuluan ezarriak, errespetatuz. Aipatu legean xedatutako koordinazio-organoetan -Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua-  aktiboki parte hartzea.

2. jarraibidea. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanerako ildo iraunkor bat sendotzea, elkarren arteko egitasmoen eta Sahara Koordinazio Unitatearen ko-finantziazioaren bitartez erakundeen arteko artikulazioren adierazpen praktiko gisa 

3. jarraibidea. Foru Aldundiekin ezarritako lankidetza-ildoan sakontzea eta Bizkaiko Foru Aldundia erakunde bazkide moduan osoko kide gisa sar dadin ahalegintzea.

4. jarraibidea. Bestelako erakundeekin (EUDELekin, unibertsitateekin, Ur Operatzaile Publikoak) ditugun akordioak sendotzea eta  harremanak bultzatzea beste erakunde batzuekin.

5. jarraibidea. Erakunde berriak sartu edo atxiki daitezen sustatzea, eta erakunde bazkideen konpromisoa eta ekarpena finkatzea.

D. Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa

2020-2023ko Plan Estrategiko hau egingarria izan dadin, haren kudeaketan zintzo bete beharko dira estatutuek Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion eskumenak eta ardurak, eta horretarako beharrezkoa da:

  • Estrategia honekin bat egin dezaketen bestelako eragileekin (publiko zein pribatu) elkarlanerako bideak aztertzea.
  • Tokian tokiko lankidetza deszentralizatuaren ordezkaritza osoa izatea nazioarteko lankidetzaren arloko erakunde eta foroetan (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua, Garapenerako Lankidetzaren erakunde arteko Batzordea, Fondoen Konfederazioa, PLATFORMA, Lankidetzaren Agentziak, EUCOCO,..etab.).
  • Euskal Fondoako erakunde bazkideen parte-hartzea eta pluraltasuna errazteko bideak eta ekimenak sustatzea.
  • Jarraibideak aztertzea eta aplikatzea: erakunde bazkideen inplikazioa areagotzeko; epea eta betebeharrak egitasmoen ziklora egokitzeko eta elkartzeko; proiektuen ordainketarako  berankortasuna murrizteko.
  • Lankidetza-proiektuak bideratzeko orduan, erakunde bazkideen askotariko kidetasunak errespetatzea eta elkarren arteko erantzukizuna sustatzea.

E.  Kalitatea hobetzeko neurriak

1. jarraibidea. Tokian tokiko proiektu-kideak prestatzen jarraitzea, txostenak modu egokian egin eta eman ditzaten. Euskal Fondoak horretarako berriki argitaratu duen gidaliburuan ezarritakoa bete dadin exijitzea.  Managuako bulegoan proiektuen jarraipena eta ebaluazioa planifikatzea.

2. jarraibidea. Proiektuen alderdi teknikoa hobetzea, udal- eta foru-zerbitzuen laguntza teknikoaz. Aldez aurreko fasea, proiektuak identifikatzekoa, aurrera eramateko baldintzak eta bermeak areago finkatzea.

3. jarraibidea. Lankidetza-proiektuen kanpo-ebaluazioa egiteko tresna erabiltzen jarraitzea.

4. jarraibidea. Lankidetzaren arloan diharduten udal-arduradunei laguntzen eta aholkatzen jarraitzea. Berriro martxan jartzea gai horiek aldizkako prestakuntza-jardunaldietan lantzeko akordioa, EUDELekin sinatua.

5. jarraibidea. Elkarteko kideen parte hartzea sustatzea nazioarteko lankidetzari buruzko prestakuntzako foro eta jardunaldietan, esperientzien trukean, kasu-azterketetan, mintegietan eta ikastaroetan.

6. jarraibidea. Euskal Fondoak diru laguntzak jasotzeko indarrean diren oinarri eta araudien aniztasunaren aurrean, kontuen zuriketarako formatuak bateratzea. Gure Elkartearen espezifikotasuna - bere “jabe” diren ehun erakunde baino gehiago sarean – bereganatzeak, Euskal Fondoaren egitasmoak gauzatu ahal izateko, bertako eragile edo “proiektu-kideekin” hitzarmen eredu bakarra onartzea eskatzen du, ekarpen multzoaren baldintzak eta betebeharrak bateratzen dituena; eta elkartearen estatutuak bere gain hartzea.


 

Euskal Fondoaren lan ildoak Guatemalan. Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu