Sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako heziketa
Gizarte eraldaketarako hezkuntza
Nazioarteko lankidetza, sexuen arteko aukera desberdintasuna, ingurumena, kontsumo kritikoa, kultur aniztasuna, giza eskubideak, bakerako hezkuntza. urte luzetan hezkuntza arautuak gutxietsitako gaiak dira.
Gizarte eraldaketarako hezkuntzak biztanleria sentsibilizatzeko egiten diren ekintza guztiak biltzen ditu, zentzu zabalagoan; ekintza horien bidez, Hegoaldearen errealitateaz, errealitate horren arrazoiez eta errealitate horretan eragiteko bideez sentsibilizatzen da. Udala herritarrengandik gertu dagoenez, ekimen horiek oihartzun handiagoa izatea lor dezake; batez ere, ekintza horiek aurrera eraman aurretik, dagoeneko sentsibilizatuta dagoen gizarte zati horrekin batera prestatzen badira.
Biztanleriak izan behar du arlo horretako jardueren hartzailea. Hala ere, komenigarria da jarduera espezifikoak diseinatzea sektore jakinentzat; batez ere, hezkuntza arlokoentzat (Haur Hezkuntzatik unibertsitaterainokoa, bai eta helduen hezkuntza ere). Hezkuntza administrazioak bakerako hezkuntza zehar lerrotzat jasotzen du, eta Gizarte eraldaketarako hezkuntza ere hartzen da horren baitan. Hezkuntza zentroek, beraz, eduki horiek sartu beharko dituzte beren curriculum etan eta praktika pedagogikoan. Udalek eta lankidetza fondoek lan horretan lagun dezakete: materiala prestatuz, jarduerak antolatuz, edo elkarte espezializatuen ekimenak babestuz.
Euskal Fondoak bere egiten ditu (H)ABIAN 2030 GIzarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiaren konpromisoak.