Sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako heziketa
Sentsibilizazioa
Udaletxeak, hiritarrarengandik gertuen dauden erakunde bezala, hiritargoaren sentsibilizazio eta informazioan paper garrantzitsua jokatzeko gai dira. Gainera, GGKEen Koordinadora eta beste gizarte mugimenduekin elkarlan estua egin daitekeen esparruetako bat da hau.
Euskal Fondoaren funtzio espezifikoak sentsibilizazio sozial eta instituzionalean.
Lan hau gizarteari orokorrean edo sektore jakinei zuzenduta dago, eskolak, unibertsitateak, auzo elkarteak, kultura erakundeak etabar bezala. Helburua ez da bakarrik datu batzuk ezagutaraztea eta lankidetza zertan datzan azaltzea, baizik eta asmo handiagoko helburuak ere lortu nahi direla, iharduera mota hau beharrezko egiten duten arrazoiak azaltzea bezala; Hirugarren Munduko herrien egoera ekonomiko eta sozialen arrazoi sakonen balorazioa; Iparrak historikoki eta gaur egun Hegoko herrien pobrezia, atzerapen ekonomikoa, ezberdintasun sozialak, zailtasun ekonomikoak, kanpo zorra, kanpoarekiko menpekotasuna etabarretan duen erantzunkizuna ebaluatu; nazioarteko merkataritzaren mekanismoak salatu, "laguntza" finantziero sistemak, arma fabrikazio eta salmenta, multinazionalen portaera, etab.; lankidetza eta solidaritate ihardueraren atzean dauden eta kontutan hartzea komenigarri den beste gaien artean.
Beste lurralde batzuetan aurrera eramaten diren lankidetza programen eta proiektuen kudeaketaz gain, badaude beste lan ildo batzuk ere; esaterako, euskal udalerrientzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait dokumentu prestatu dira. Orientazioak edo gomendioak dira, honako helburu hauek lortzeko:
- Lankidetzako tokiko programak egiteko irizpideak definitzea.
- Larrialdiko laguntza edota laguntza humanitarioa behar den egoeretarako jarraibideak iradokitzea.
- Garapenerako lankidetzarako laguntzak eta dirulaguntzak emateko deialdien kudeaketa prozedurak eta motak zehaztea, erakunde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen saiatuz.
- Tokiko ahaleginak koordinatzea eta ekintzaren eraginkortasunaren alde egitea, baterako ekintzak eztabaidatuz eta hausnartuz; hala egiten da, adibidez, saharar herriarekiko elkartasun programarekin.
Euskal Fondoak, bere jarduera propioez eta iraunkorrez gain —hau da, erakunde den aldetik nahiz erakunde elkartuekin batera instituzioak sentsibilizatzeko egiten dituen jarduerez gain—, lankidetza deszentralizatuko beste eragile batzuek parte hartzeko ahalegina ere egiten du.
Sentsibilizazioari dagokionez, Euskal Fondoa hiru arlotan antolatuta dago: gizartearen eta instituzioen sentsibilizazioa, prestakuntza eta garapenerako hezkuntza.
Euskal Fondoak bere egiten ditu (H)ABIAN 2030 Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiaren konpromisoak.